Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak kirol arloko giza baliabideen lan egoerari eta kualifikazioari buruzko azterlana egin du

2016.eko azaroak 14

Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak “EAEko kirol arloko giza baliabideen lan-egoerari eta kualifikazioari buruzko azterlana” aurkeztu du gaur goizez Donostian. Euskadiko kirolaren errealitatearen berri eduki nahi izan du Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak lan honekin, lan eta prestakuntza arloari dagokionez. Horregatik, Kirolaren Euskal Eskolak ikerketa burutu du, xede bikoitzarekin. Alde batetik, bi eremu horietan aipatu sektoreak dituen beharrak ikustea zen xedea, eta, bestetik, Euskadin kiroleko profesionalen sarbidea eta jarduera erregulatuko dituen lege bat onartuz gero, hobeto erantzutea ahalbidetuko duen informazio jakin bat eskuratzea. Lege horrek, beste alderdi batzuen artean, kirolaren eremuan aritu ahal izateko behar den prestakuntza erregulatuko luke.

Euskadiko kiroleko profesionalen sarbideari eta jarduerari buruzko lege proiektuak jaso dituen lau lanbideak aztertu ditu diagnostikoak: begiralea (lehiaketarik gabeko jardueretakoa), entrenatzailea (lehiaketa-jardueretakoa), kirol-zuzendaria eta Soin Hezkuntzako irakaslea.

 

Honako ondorio hauek eman dituzte eskuratutako datuek:

Euskadin pertsona ugari aritzen da, edo jarduten du, kirolaren eremuan. 20.000 pertsona inguruk jarduten dute aztertu diren lau lanbideetan (19.703k, zehazkiago).

  • Kirola maskulinizatuta dago, % 26,7 bakarrik baitira emakumeak.
  • Kirolean jarduera-aniztasuna dago. Batez beste, 1,7 jardueratan aritzen dira sektore horretako pertsonak.
  • Gehienak kirol federatuan aritzen dira (% 38,1), gero, eskola-kirolean (% 31,4), eta, neurri txikiagoan, guztientzako kirolean (% 25,4). Gorputz Heziketak pisu nabarmen txikiagoa dauka gainerako tipologiekin alderatuz gero (% 5,1).

Azpiprestakuntza maila altua dago.

  • Euskadin kirol-jardueraren batean aritzen diren pertsonen % 61,2k ez daukate garatzen dituzten lanetarako behar beste prestatu dituen prestakuntzarik edo titulaziorik. Ehuneko horretatik, pertsonen % 24,4k ez daukate kirol-prestakuntzarik, eta % 36,8k nolabaiteko prestakuntza daukate, baina horrek ez ditu behar beste gaitzen egiten dituzten jardueretarako.
  • Edonola ere, prestakuntza edo titulazio egokia ez duten pertsonen erdiak baino gehiagok (% 56,4k) 750 ordutik gorako esperientzia dauka, eta, beraz, litekeena da gaitasun jakin batzuk izatea.
  • Boluntarioen (% 65,9) nahiz profesionalen (% 55,8) artean agertzen da azpiprestakuntza.
  • Arazoa hiru kirol motetan errepikatzen da; hala ere, eskola-kirolean dago prestakuntzaren eta jardueraren arteko desegokitasun handiena (% 71,2). Ehunekoa txikiagoa da kirol federatuan (% 63,3) eta guztientzako kirolean (% 62,4), baina altua da horietan ere.

Boluntario-irudia indartsua da, eta profesionalizazio eskasa dago.

  • Pertsonen % 30,2k bakarrik jotzen dute kirola beren jarduera nagusitzat berariaz, ogibidetzat ulertuz hori, edo eguneroko jardueran denbora gehien eskaintzen dioten jardueratzat joz.
  • Boluntarioek garatzen dituzte jardueren erdia baino gehiago (% 55,4).
  • Kirol federatua (% 79,9) eta eskola-kirola (% 63,1) dira boluntario gehien dituzten eremuak.
  • Kirolean aritzen direnen % 62,3k 250 euro baino gutxiago kobratzen dute, edo ez dute kobratzen. 10 jardueratik 3tan baino gehiagotan (% 34,5), pertsonek ez dute inolako kopuru ekonomikorik jasotzen, ezta jarduerak ekartzen dizkien balizko gastuak orekatzeko ere.
  • Pertsonen % 12,1ek bakarrik kobratzen dute 1.000 eurotik gorako hileko soldata.
  • Jarduera-ordu urria: pertsonen % 14,2 bakarrik aritzen dira 25 ordutik gora astean. Eta 10 pertsonatik 6 inguruk 10 ordutik behera egiten dituzte astean.
  • Jarduera horiek, batez ere, arratsaldez egiten dira.
  • Errotazio maila nabarmena dago kiroleko lanbideetan. Pertsonen % 37k 5 urte baino gutxiago daramatzate beren jardueran.

Nolabaiteko hutsuneak gertatzen dira kirolean aritzen diren pertsonen lan-egoeraren edo borondatezko lanaren erregularizazioan.

  • Jarduerak eragiten dizkien gastuak baino kopuru ekonomiko handiagoa jasotzen dute % 15,4k; alabaina, ez daukate lan-kontraturik.

Hortaz, ondorio nagusi gisara, ikerlanak adierazten du lan eta prestakuntza arloan, EAEn kirol seguruagoa eta kalitate handiagokoa eskaintze aldera, honako hauek lortzeko kirol-politikak ezarri beharko direla:

  1. Kirolaren eremuan aritzen diren pertsonen prestakuntza hobetu.
  2. Sektorearen profesionalizazio handiagoa lortzeko baldintza egokiak sortu:
    • Kirolaren eremuan enplegagarritasun handiagoa ahalbidetzeko aukerak, ekintzak eta politikak sortuz.
    • Lan eta borondatezko-lan arloan indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatuz.

Euskadiko kirolaren VI. Biltzarra: “Kirolaren zehar-balioa”

Bestalde, Jon Redondok datozen azaroaren 17an eta 18an Euskadiko kirolaren VI. Biltzarra burutuko dela ere gogorazi du, “Kirolaren zehar-balioa” leloarekin aurten. Lau urterik behin antolatzen den Biltzar honen helburu nagusia da, kirolaren sektoreko eragile guztien arteko hausnarketa eta esperientzia nahiz ezagutza-trukea egitea, ikuspuntu ezberdinak elkartzea lagungarri gertatzen baita kirolaren mundu aldakor eta konplexua ulertzeko.

Bi egunez, bai Hernaniko Orona Fundazioan bai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, beti ere kirola eta giza garapena abiapuntutzat hartuta, ondorengo hiru ardatz nagusi izango ditu biltzarrak:

-Eskola- eta formazio-kirola

-Kirol soziala eta gizarte kiroldua

-Kirol politikak eta kudeaketa

Kirolaren arloko 200 profesional inguru elkartuko ditu Biltzarrak, batez ere kirol kudeatzaileak, izan enpresa pribatuetakoak, administrazio publikokoak nahiz kirol federazioetakoak. Ondorengo esteka honetan ikus daiteke Biltzarraren egitarau osoa:

http://www.kait-kirola.org/vi-congreso-del-deporte-en-euskadi-programa/

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GazteriaOrdizia
    2018.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak kirol arloko giza baliabideen lan egoerari eta kualifikazioari buruzko azterlana egin du https://t.co/9YAjMHAcRg

  • 2016.eko azaroak 15

    Lan ona!, baina informea hasten da kirola maskulinizatuta dagoela azpimarratuz eta bukaeran, ondorioetan, ez da horrelakorik aipatu ere egiten beraz, ezarriko diren lan ildoetan ez da ezer ere ez planteatzen egoera berbideratzeko.Nire ustez esparru honetan ere lan egiteak kirolaren kalitatean eragiten du eta zuzenean gizartearen kalitatean.

  • @murdangarin
    2016.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    Datos para pensar y seguir trabajando. Milesker https://t.co/M58elgnWaE

  • @erralin
    2016.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzaren kirolaren azterketaren ondorioek ez naute ba guztiz konbentzitzen... @irekia https://t.co/Kywy0SGlhU https://t.co/3XbXECMHZP

  • 2016.eko azaroak 14

    Enhorabuena!!!! Hacéis un trabajo serio y con perspectiva... seguro que los éxitos os acompañarán!!!! un saludo, un poco envidioso de no tener esto en mi región!!!!

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)