Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Berrikuntza Publikoaren Planak bloga estreinatu du

2010.eko urriak 19

Sareko gune berri hau Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoari buruzko atari eraberrituan kokatuta dago

BPPak (Berrikuntza Publikoaren Planak) dagoeneko badu bere blog propioa. http://blog.pip.euskadi.net da eraginkorragoaz gain irekia eta berritzailea den Administrazioa bat baita Administrazio elektronikoaren erabateko garapena ere lortzeko asmatutako planaren aurrerapenak plazaratzeko sortu den tresna horren helbidea. Hain zuzen ere, sarean dugun gune berria Plana prestatzean zerikusia duten eragile guztien (langile publikoak, ordezkari sindikalak, zerbitzuak hornitzeko enpresak, administrazioak, herritarrak, eta abar) parte-hartzea sustatzeko eta Planean burutu diren jarduerei eta ekintzei buruz informazio xehatua emateko kanal bat eskaintzeko diseinatu da.

Berrikuntza publikoa, Administrazio elektronikoa, herritarrei arreta, partehartzea eta teknologia izango dira, besteak beste, blogak hartuko dituen gaiak eta edukiko duen muga bakarra beren edukiaren eta zerbitzu eta politika publikoak hobetzeko herri Administrazioaren aldaketaren arteko harremana izango da. Horren lehenengo sarrerak dira Elena Pérez Barredok, Herri Administrazioko sailburuordeak, eta Idoia Mendiak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, egin duten aurkezpen bana. Era berean, dagoeneko kontsultatzeko moduan dago BPParen aurrekariei eta berritasunei buruzko testu bat, horien artean ITP (2006-2009 Informatika eta Telekomunikazioen Plana) eta PEAGe (2008-2010 Administrazio eta Gobernu Elektronikoaren Plan Estrategikoa) daudela.

Blogak badu beste lasterbide bat ere Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoari buruzko atari eraberritutik. Justizia eta Herri Administrazio Sailak berdiseinatu du Informatika eta Telekomunikazio, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren, eta Herritarrei Arreta Emateko zuzendaritzen eta Eusko Jaurlaritzako Informatika Erakundearen (EJIE) jarduera biltzen duen gune hau.

Une honetan Webeak erakusten ditu, beste edukien artean, hauen xehetasunak: BPPa, Open Data Euskadi proiektua, egindako Berrikuntza Publikoari buruzko mintegiak eta hurrengo gertaerak. Horrez gain, Berrikuntza Publikoaren arloan aplikagarria den araudia eta sinatutako hitzarmenak biltzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko