Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eguneroko kudeaketa publikoaren gardentasunaren balioak nabarmendu ditu

2016.eko azaroak 11
  • Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak parte hartu du “Kudeaketa Aurreratuko Europako Astean” eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretan egindako apustua azaldu du.

 

  • Javier Bikandi:Euskadi buruan da gardentasun-estandarretan, eta arlo horretako araudiak dituzten Europako administrazioen mailan eta parean kokatzen da”

 

Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik administrazio publikoaren gardentasunaren balioak azaldu ditu “Euskal Herriko Kudeaketa Aurreratuko Europako Astearen 22. ekitaldiaren barruan –Bilboko Euskalduna Jauregian aste honetan egiten ari den biltzarraren parte gisa–. “Eguneroko kudeaketa publikoaren gardentasuna” izenburua duen txostenaren barruan, Javier Bikandik aditzera eman ditu Eusko Jaurlaritzak parte-hartzearen, gardentasunaren eta gobernu onaren arloan egindako aurrerapenak, eta nabarmendu duenez “Euskadi buruan da gardentasun-estandarrei dagokienez eta, gainera, arlo horretako araudiak dituzten Europako administrazioen mailan eta parean kokatzen da”.

GARDENTASUNA, HERRITARREN PARTE-HARTZEA ETA GOBERNU ONA

Gardentasunaren kudeaketaren arloko Eusko Jaurlaritzaren eredua hainbat tresnatan oinarritzen da. Gardentasunari buruzko atarian alor hauei buruzko informazioa ikus daiteke: kontratu guztiei buruzkoa; emandako laguntza eta diru-laguntza guztiei buruzkoa; soldatei buruzkoa; aurrekontuei buruzkoa; kontu publikoei buruzkoa; obra eta zerbitzuei buruzkoa; eta abar. Txostenaren arabera, ildo horretan, hain zuzen ere, lortu ditu azken hilabeteotan aurrerapen handiak Eusko Jaurlaritzak.

Nabarmentzekoa:

- Herritarrek egiten dituzten informazio publikoko eskaera guztiei erantzuteko sistema abian jartzea, ZUZENEAN zerbitzuaren bitartez.

- Eusko Jaurlaritzaren gardentasunari buruzko GARDENAatarian eskaintzen den informazioa hobetzea eta zabaltzea.

- Herritarren parte-hartzea bultzatzea –“Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria” prestatzearekin eta hamaika ekintzetan hedatzearekin– eta  IREKIA ataria sustatzea.

Javier Bikandiren iritziz “gardentasunak Administrazio Publikoa behartzen du bere esku dagoen informazio guztia herritar ororen esku jartzera –interesduna izan edo ez izan–, betiere behar bezala justifikatuta informazioa eskuratzeari jartzen dizkion mugak.Eusko Jaurlaritzak goitik behera aldatu du espedienteak kudeatzeko modua, herritarrek gertatzen diren unean bertan izan dezaten Eusko Jaurlaritzaren administrazioko ekintzen eta jardueren berri”.

Agerraldiak iraun dituen bi orduetan, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gardentasunaren onurak goraipatu nahi izan ditu, eta, horretarako, adibide praktiko bat erabili du: Opendata Euskadi. Eusko Jaurlaritzak web-atari horretan gauzatzen du berrerabiltzeko formatu batean bere datuak irekitzearen alde egindako apustua. Eta, aditzera eman duen moduan, “Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden datu publikoak eraginkortasunez zabaltzen ditu, eta datu publikotzat jotzen ditu pribatutasunaren, segurtasunaren edo jabetzaren arloko mugarik ez duten datu guztiak.Datu irekiak baliagarriak baitira gardentasuna sustatzeko, aberastasuna sortzeko eta baliabide publikoak modurik egokienean kudeatzeko”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)