Berriak
Eu

Zinexitek erdigune hartzen du emakumeek bakea eta justiziaren eraikuntzan egindako funtsezko lana

2016.eko azaroak 11
  • Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketak, lau estreinaldi eskainiko ditu azaroaren 14tik 17ra bitartean Azkuna zentroan (19:30ean eta sarrera doan edukiera bete arte). 
  • Emakumeen kemena agerian utzi eta azpimarratzen duen programa, “Ama, nora goaz?” dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin amaituko da, zeinek, Guda Zibilean euren etxeetatik kanporatuak izan ziren emakumeen bizipen ikaragarria agerian uzten duen.

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak, erdigune hartzen du urte honetan, emakumeek bakearen eraikuntzan, oinarrizko eskubideen defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan egindako lana, batez ere, gatazka egoeratan. Hauxe dugu Zinexiten zazpigarren ekitaldiaren gai nagusia, zeinek 14tik 17ra bitartean, toki eta garai desberdinetan kokatzen gaituzten herrialde desberdinetako lau filmen estreinaldia eskainiko duen. Emakumeen lana agertu eta hauen ahalduntzeari bultzada emanez, gatazka eta errealitate sozialari emakumeek nola egiten dieten aurre erakusten digute film guzti  hauek.   Film guztiak eskainiko dira Azkuna Zentroko (Alhóndiga Bilbao) Golem zinema aretoetan, 19:30ean eta ondoren, ikusle guziei zuzendutako solasaldiak izango dira protagonista eta gonbidatuekin batera.  Sarrera doakoa da nahi duen guztientzat eta edukiera bete arte, baina ezinbestekoa da gonbidapena leihatilan jasotzea. 

Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Azkuna Zentroko Bastida Aretoan  Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak; Octavio González, Zinexiteko programatzaileak; eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotziak. 

Monika Hernandoren hitzetan, ekitaldi honetarako aukeratutako filmen bitartez “garrantzia eman nahi zaio bakearen eraiketan, giza eskubideen defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan emakumeek egindako lana”. Hau da, “bizitzako edozein egoeratan, baina batez ere aurkakoak direnetan, emakumeek daukaten funtsezko lana ikusarazten laguntzea” da helburua, gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak. Hernandok azpimarratu duenez, Zinexit “gora doa astiro-astiro” eta horren adibidea da programazioa lau udalerritara zabaldu izana: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Vitoria-Gasteizera, hain zuzen ere.

 +Info

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)