Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Kirolaren 2010eko Euskadi sariaren banaketa ekitaldiko buru izan da

2010.eko urriak 20

Joko olinpiarretan parte hartu duten lau euskal kirolarik jaso dute saria

Lehendakariak esan du kirolean ere Euskadi «bikaintasunerantz doan herrialdea» dela. Kirolaren Euskadi sariak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kirol arloko sari nagusiak, aurten, lehen aldiz, diziplina anitzeko kirolari kolektibo bati egin dio aitormena, sari indibiduala edo taldekoa eman ordez.

Patxi López lehendakariak, gaur, Kirolaren 2010eko Euskadi saria eman die Joko Olinpiarretan parte hartu duten lau euskal kirolariri.

Sari banaketa ekitaldia Getxoko Fadura Hobekuntza Teknikorako Zentroan izan da eta lehendakariak bere hitzaldian esan duenez, sariaren bidez, kirol arloko jarrera bikainak saritzeaz gain, «ahaleginaren, norbere burua hobetzeko nahiaren, eredu direnei omenaldia eta jendaurreko aitormena» egin nahi zaie. Euskal kirolariek «Euskadi izena mundu osoan eramatea merezia daukate», berak adierazi duenez.

Aurtengo sari banaketan, lehendakariarekin batera, Blanca Urgell Kulturako sailburua eta Estatuko Kiroleko idazkari Jaime Lissavetzky egon dira. Kirolaren Euskadi Sariaren aurtengo helburua Joko Olinpiarretan parte hartu duten euskal kirolarien kolektiboari begirunea adieraztea da.

Ekitaldian, lehendakariak adierazi du ziur dagoela gaur egun kirolariak «balioak eta jokabideak transmititzeko ahalmena daukaten gizarte erreferenteak» direla. Azaldu duenez, olinpismoak «kultura, gizarte eta hezkuntza arloko balio gorenak biltzen ditu eta, gainera, kirol arloa gainditzen duten eta bai lehiaketetan, bai harreman pertsonaletan eta nazioartekoetan ezinbestekoak diren printzipio multzo baten adierazle izaten jarraitzen du».

Era berean, lehendakariak ziurtatu du kirolean ere «bikaintasunerantz doan herrialdea» garela. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Fadura Hobekuntza Teknikorako Zentroaren aldeko apustu sendoa egiten du eta Euskadi Kirola Fundazioari milioi bat eta erdi eurotik gorako baliabideak ematen dizkio.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari