Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bordelen parte hartu du Pirinioetako Lan Komunitatean (PLK)

2016.eko azaroak 10
  • Saioarekin bat etorrita, publiko egin da POCTEFA 2014-2020 Mugaz haraindiko Lankidetza Programako proiektuen laguntza-deialdia, guztira 71,2 milioi eurorekin.

Kanpo Harremanetako idazkari nagusi Marian Elorza eta Europako Gaietako zuzendari Mikel Antón, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz, Nouvelle Aquitaineko eskualdeko hiriburu eta gaur egun mugaz haraindiko Pirinioetako Lan Komunitateko (PLK) organoaren buru den Bordelen egun hauetan egin den bilkurara joan dira.

PKLk bere konfigurazio berriarekin egiten duen lehen bilera da lurralde-erreforma frantsesaren ondoren, hots, Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie/Pyrénées-Méditerranée eskualde berriekin, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Andorrako printzerria erkidegoak batuta.

 Bileraren ondoren, Alain Rousset Nouvelle Aquitaineko presidenteak Presidenteen Adierazpen bat aurkeztu du. 

PLKren urteko hitzordu honetan, halaber, datozen bost urteetarako plan estrategiko bat prestatzeko oinarriak onartu dira, eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCCk) egiten duen lana azaldu da.

Osoko bilkura horrekin bat etorrita, POCTEFA 2014-2020 Mugaz haraindiko Lankidetza Programako proiektuen bigarren laguntza-deialdia aurkeztu da, guztira 71,2 milioi eurorekin, hots, programa horrek osorik finantzatzen duen EGEF Europako Funtsaren % 40.

Deialdia irekita dago, besteak beste, erakunde publiko, enpresa, garapen-agentzia, talde, elkarte, fundazio, merkataritza-bazkunde edo ikastetxeetarako

Oraingo honetan, EGEF funtsen banaketa ardatzen arabera hau da: 

  • Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea....19.933.862 €
  • Klima-aldaketarako egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea....11.390.778 €
  • Tokiko baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea....19.221.939 €
  •  Ondasun eta pertsonen mugikortasuna erraztea....9.966.931 €
  • Lurraldeetan eskumenak eta gizarteratzea indartzea....10.678.855 €

Informazio guztia www.poctefa.eu helbidean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)