Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, Marrakecheko Klimari buruzko Goi-bileran: “Klima-aldaketaren aurkako tokiko garapen jasangarriak gizarte- eta ekonomia-aukera ezberdinak ekarriko ditu”

2016-11-14
  • Ingurumen Sailburuorde Iosu Madariagak:“herrialde, eskualde eta hiriek finantzazio egokia esleitu beharko diote klima-aldaketaren aurkako jarduketa-prozesuari”
  • 2nd Climate Summit for Local and Regional Leaders”, COP 22ren barruan

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuorde Iosu Madariagak Marrakecheko COP 22ren baitan egin den Klimari buruzko Tokiko eta Eskualdeko Buruzagien Goi-bileran parte hartu du gaur goizean. Bertan nabarmendu duenez, “herrialde, eskualde eta hiriek finantzazio egokia esleitu beharko diote klima-aldaketaren aurkako jarduketa-prozesuari”. Galesko Ingurumen eta Landa Gaietako ministro Lesley Griffithsekin batzartu den Madariagak gaineratu du “klima-aldaketaren aurkako tokiko garapen jasangarriak gizarte- eta ekonomia-aukera ezberdinak ekarriko dituela”.

 

“Karbono-isuri baxuko, etorkizunerako aurreikuspenekin osatutako eta klima-aldaketaren aurkako herrialde eta eskualde mailako estrategia zabal batean sarturiko tokiko garapen jasangarri batek finantza arloko estrategia eta mekanismo apropos bat eskatzen du, politika positibo horren emaitzek ekonomia- eta gizarte-aukera ezberdinak ekarriko baitituzte", adierazi du Iosu Madariagak Klima-aldaketaren Aurkako Ekintzarako Marokoko Agendaren zuzendari Hakima El Haité buru izan duen bileran. Phillippe Couillard Quebeceko lehen ministroa, Ronan Dantec (Loira), Markku Markkula Eskualdeen Batzordeko presidentea, Eduardo Paes (Rio de Janeiroko alkatea), Michele Sabban eta Joke Schauvliege (Flandriako Ingurumen ministroa) parte hartu dute.

 

Gales

Galeseko Ingurumen eta Landa Gaietako ministro Lesley Griffithsekin batzartu da Iosu Madariaga, bi herrialdeek komunean dituzten programez aritzeko.

 

“Klimari loturiko politiken kostuei aurre egin ahal izateko ezarri beharko litzatekeen finantza-kultura komun horretaz hitz egin dugu gaur”, adierazi du Madariagak. “Aurrerapausoak egon dira berriki, Global Convenant of Mayors, Under2Mou, Regions Adapt edo Hiri eta Eskualdeen Ituna bezalako entitateen eskutik, deszentralizazioari esker abiarazi diren ekimenen eragina eta eraginkortasuna berresten delarik honela”.

 

Topaketa Marrakecheko Palmondoen Zirkuituaren barruan kokatuta dauden Palmeraie Conference Center eta Palmeraie Palace eraikinetan egin da. Ondokoak izan dira topaketa ireki duten buruzagiak: Salaheddine Mezouar, Marokoko Kanpo Gaietako ministro eta COP22ko presidentea; Mohamed Hassad, Barne ministroa; Patricia Espinosa, UN Frameworkeko idazkari nagusia; Michael Bloomberg, NBetako idazkari nagusi eta Hirietarako eta Klimarako ordezkari berezia; Mohand Laenser, Marokoko Eskualdeen Elkarteko presidentea; eta Fouad El Omari, Marokoko Hiri Jasangarrien Elkarteko presidentea.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lesley Griffiths, Phillippe Couillard, Ronan Dantec, Markku Markkula, Eduardo Paes , Michele Sabban y Joke Schauvliege