Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Eusko Legebiltzarrak Memoriaren Eguna dela eta antolatutako ekitaldian izan da

2016.eko azaroak 10

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, Eusko Legebiltzarrak gaur Memoriaren eguna dela eta antolatu duen ekitaldian izan da. Euskal ganberako lehendakari Bakartxo Tejeríak, omenaldiaren buru izan denak, dei egin du “iragana eta jasandako ondorio dramatikoak ez ahazteko”.

Ekitaldia Eusko Legebiltzarreko egoitzaren ateetan egin da, biktimak oroitzeko Cristina Iglesias artistaren obra den monumentuaren aurrean, eta su-ontzi bat piztu eta loreak jarri dira bertan. Alderdi politiko guztiek hartu dute parte ekitaldian, PPk izan ezik, eta Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuek, hala nola Bake eta Bizikidetzako idazkari Jonan Fernándezek eta Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok.

Irakurritako adierazpenean, Tejeriak onartu du biktimei “elkartasuna, hurbiltasuna, egia, aitorpena eta ordaina” zor zaizkiela.Ez dira berriz gertatu eta justifikatu behar indarkeria- eta terrorismo-adierazpenak. Giza eskubideak urratzen dituen edozein mehatxuk gure kontrakotasun irmoa izango du eta Euskadirentzat dugun borondatea bide baketsu eta demokratikoak sakontzean datza, bizikidetza askatasunean eta bakean eraikitzeko formula bakar gisa”, erantsi du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko azaroak 15

    es bueno recordar a las victimas y las personas que ya no estan @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)