Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Nagusi 2010 Nagusientzako Aisi, Zerbitzu eta Jardueren Erakusketa ostiralean hasiko da

2010.eko urriak 20

14. edizio honen helburua da nagusien ongizatea sustatzea

Beste urte batez ere Nagusi, Nagusientzako Aisi, Zerbitzu eta Jardueren Erakusketa topagune bihurtuko da auren bizi-kalitatea hobetzeko prestakuntza, informazioa eta aisia bilatu nahi duten pertsonentzat. Denentzat interesgarria den, ekitaldi bat da, ez bakarrik nagusientzat, baita are hirugarren adineko sektorearen zaintzarekin erlazionatuta dauden senitartekoentzat eta profesionalentzat.

Nagusi, Nagusientzako Aisi, Zerbitzu eta Jardueren Erakusketa bere ateak zabalduko ditu urriark 22tik 24ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en.

Erakusketa topagune bihurtuko da auren bizi-kalitatea hobetzeko prestakuntza, informazioa eta aisia bilatu nahi duten pertsonentzat. Denentzat interesgarria den, ekitaldi bat da, ez bakarrik nagusientzat, baita are hirugarren adineko sektorearen zaintzarekin erlazionatuta dauden senitartekoentzat eta profesionalentzat.

14.edizio honen helburua da nagusien ongizatea sustatzea. Horretarako erakusketa, prestakuntza eta jardueren eskaintza aukera zabal bat jarriko du bisitarien eskura: tailerrak, hitzaldiak, dantzak, jokoak, kontzertuak, lehiaketak edo kirolak besteak beste. 51 erakuslek parte hartuko dute aurten erakustaldian, horietako bat Eusko Jaurlaritza izanik. Honen erakustegian Euskadiko pertsona nagusien inguruan egin den azterlan bat aurkeztuko da. Azterlan honen emaitzak, nagusien eskaeraerkin batera lan-plan egingo da Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak babestuta.

Alfonso Gurpeguik Gizarte-ongizate zuzendariak Nagusi 2010 Sarien saridunak jakinarazi ditu. Aurten Moztu Filmak produkzio-etxeak eta Afagi, Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkarteak jasoko dute saria Alzheimerdun gaixoen dokumental batean parte hartzeagatik.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Alfonso Gurpegui