Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek azaroaren 13an, Behobia - San Sebastian dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko azaroak 09

Euskotrenek azaroaren 13an goizez BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN lasterketaren ospakizuna dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du.

Tren berezien ezaugarriak ondorengo hauek dira:


IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA

• Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenak 30 minuturik behin eta geldialdiak geltoki guztietan.
• Lasarte – Oriatik 7:50ean tren berezi bat egongo da eta geldialdiak ondorengo geltokietan burutuko ditu Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta, Herrera eta Irun Ficoba.


IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA

• Igandeetako ohiko zerbitzua trenak ordu erdirik behin, 7:15etik aurrera tren erdi zuzenekin indartuko da eta geldialdiak ondorengo geltokietan izango ditu: Anoeta, Herrera eta Irun Ficoba: 7:39, 8:30 (Zumaiatik dator), 8:37, 9:10 eta 9:40.
 
• Horrez gain irteera bereziak egongo dira Amara-Irun Ficoba eta geldialdia geltoki guztietan: 7:50, 8:50, 9:00 eta 9:30.

• 12:00etatik 14:30era zerbitzua 15 minuturik behin egongo da. Zerbitzu gehigarriak Iruneraino bakarrik iritsiko dira.


IRTEERAK ALTZATIK IRUN-FICOBARA

Erabiltzaileek trena Altzan hartu beharko dute eta Herreran garraio aldaketa egin Irun Ficobako geltokira joateko (aurreko ataletan aipatuta) goizean zehar ezarritako zerbitzu berezietara.

Irteerak Altzatik ordu erdirik behin izango dira: 7:05, 7:35, 8:07, 8:35, 9:07, 9:35, 10:05, 10:35, 11:05, 11:35, 12:05, 12:35, 13:05, 13:35, 14:05, 14:35, 15:05 eta 15:35

Hortik aurrera, ordutegia igandeetako ohikoa izango da.


IRTEERAK ZUMAIATIK HENDAIARA

• Tren berezia eskainiko eta Zumaiatik 7:41ean irtengo da eta geldialdia Zumaia eta Anoeta arteko eta Herrera eta Irun Ficoba arteko geltoki guztietan egingo da gero Hendaian amaitzeko.


IRTEERAK HENDAIATIK DONOSTIARA

• Zerbitzua Hendaia-Lasarte linean, jaiegunetako ohikoa izango da 30 minuturik behin, Irun Ficobatik 10:19an irtengo diren hiru trenekin indartuta egongo da eta Hendaiatik 10:43an eta 11:13an Amarako noranzkoan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko