Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

"Txinbadia+" mugaz gaindiko proiektuak lan- eta lankidetza-taldeak sortuko ditu ingurumen-hezkuntza, naturguneen kontserbazioa eta beren erabilera publikoa sustatzeko

2016.eko azaroak 09
  • Txingudi Ekoetxeko energia-eraginkortasuna hobetzea helburu duen geotermia-sistemaren instalazioa eta Plaiaundiko Parke Ekologikoa handitzeko proiektuaren idazketa aurrera doaz Gipuzkoan
  • Lapurdiren kasuan, berriz, Larretxea baserria Mugaz Gaindiko Baliabideen Zentro gisa egokitzeko lanak eta Katalinkoeneko Euskal Erlaitzaren ekipamendu berrirako aukera ezberdinen azterketa daude martxan

Hendaia, 16 11 09

Asporotsttipi, Euskal Erlaitza interpretatzeko Hendaiako zentroak TXINBADIA+ proiektuaren Lankidetza Batzordearen lehen bilera hartu du. Hendaiako, Irungo, Hondarribiko, Akitania Berriko gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez osaturiko batzordearen lehen bilerak egun arte egindako jarduketa guztiak berretsi -ekimena 2016ko urtarrilean jarri zen martxan- eta hurrengo eperako jarduketak planifikatu ditu. Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaritza da proiektuaren burua eta, ondorioz, koordinazio orokorra gauzatu eta kide ezberdinen arteko harremanak bermatzeko ardura dauka.

 

“TXINBADIA+” proiektuak Txingudiko Padurek eta Euskal Erlaitzak 2011n hasi zuten lana hartu eta naturgune horiei loturiko ekipamendu ezberdinetan jarri du bere arreta: Txingudi Ekoetxea, Larretxea, Nekatoena eta Asporotsttipi.

 

POCTEFAK iragan maiatzean onartu zuen proiektua eta handik gutxira martxan jarri zen.  Txingudiko Paduretan, hain zuzen ere, zenbait jarduketa dago martxan eta ondokoak dira azpimarragarrienak: Txingudi Etxeko (Plaiaundi) energia-eraginkortasuna hobetzea helburu duen geotermia-sistema baten instalazioa, neguan gauzatuko dena; edo Plaiaundiko Parke Ekologikoa handitzeko proiektuaren idazketa. Aipatu handitzerako, Plaiaundi Institutuaren atzealdean dauden lursailak ingurumenaren ikuspegitik leheneratuko dira. Azken jarduketa hori Gipuzkoa Foru Aldundia eta URArekin batera burutuko da.

 

Akitaniako kideen kasuan, Larretxea baserria Mugaz Gaindiko Baliabideen Zentro gisa egokitzeko lanak eta Katalinkoeneko Euskal Erlaitzaren ekipamendu berrirako erabilera-aukera ezberdinen azterketa daude martxan.

 

Jarduketa ezberdinak aurreikusita daude datozen hilabeteotarako: proiektuaren webgunea eta sare sozialak (Facebook) egokitzea, jarduketa guztien bilakaeraz informatu ahal izateko; edo egingo diren inbertsio nagusien inguruko argibide-taulak instalatzea, esaterako.

 

2017n, proiektuaren jarduketa nagusienetako bat jarriko da martxan: lan-taldeak eta lankidetza-sareak eratzea ingurumen hezkuntza, naturguneen kontserbazioa eta beren erabilera publikoa sustatzeko tokiko, mugaz gaindiko eta Europa mailan.

 

TXINBADIA+ INTERREG-POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Eragilea) proiektu bat da, 2014-2020 eperako. Bere xedea da mugan dauden lurraldeen arteko integrazio ekonomikoa eta soziala bultzatzea, mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ekimenak sustatuz lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategia komunen bidez. Europako Eskualde Garapenerako Funtsak (EEGF) proiektuaren % 65a finantzatu du.  POCTEFAren eta EEGF funtsen inguruko informazio gehiago: www.poctefa.eu eta ec.europa.eu/regional_policy/es/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peli Basozabal, Marta Rozas