Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iosu Madariagak herrialdeek eta eskualdeek lurralde bakoitzeko ingurumen-ezagutzan duten funtsezko papera azpimarratu du Marrakech´en

2016.eko azaroak 13

 

  • “Karbono-isuri baxuko ekonomia baterantz gerturatzeko gure politikak energia-aurrezpenean oinarritzen dira eraginkortasuna hobetuz, energia berriztagarriak handituz eta energia-iturri alternatiboak sustatuz garraiorako"
  • Euskadik, “The Climate Group” taldeko Europako ataleko presidentzia partekatuaren lekukoa eman dio Kataluniari

 

Marrakech 2016 11 13; 14:35h

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuorde Iosu Madariagak Marrakecheko COP 22 goi-bileraren barruan egin den “The Climate Group” taldeko Estatu eta Eskualdeen Ituneko Batzar Nagusian parte hartu du gaur goizean. Bertan nabarmendu duenez, herrialde eta eskualde horien lana “ingurumen arloko txostenak egiteko funtsezko mekanismoa da Estatu, herrialde eta eskualdeentzat eta, horri esker, mundu osoko 62 gobernu daude egun lehen eskuko ingurumen-adierazle horiek bildu eta txostenak egiten”. Bileran zehar, Euskadik The Climate Group taldeko Europako ataleko presidentzia partekatuaren lekukoa eman dio Kataluniari.

 

Egun arte The Climate Group taldeak hiru mundu-atal bazituen ere, Euskal Herriak bi presidentzia partekatu berriak aurkezteko ardura izan du gaur: Afrika (KwaZulu-Natal eta Willies Mchunu bere lehen ministroa) eta Latinoamerika (Jalisco-Mexiko eta Aristoteles Sandoval bere gobernadorea). Ondokoak dira besteak: Asia-Pazifikoa (Hego Australiako Jay Weatherill da presidentea); Ipar Amerika (Quebec, Philippe Couillard lehen ministroa) eta Europa. Azken honetan, Carles Puigdemontek jaso du presidentzia partekatua Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.

 

“Zuen laguntza eta kemenarekin, eta The Climate Group taldeko talde osoaren babesarekin, harro egoteko moduko oreka izango dugu datozen urteotan”, adierazi die Iosu Madariagak Ituneko presidentekide berriei.

 

“Europako ataleko presidentzian egon garen epean zehar Estatu azpiko eskualde, herrialde eta nazioek klima-politiken egikaritzean duten papera eta garrantzia azpimarratu eta zabaldu nahi izan dugu; aipatu papera, gainera, berezko onarpena izan du Parisko akordioan”, adierazi du Madariaga Sailburuordeak.

 

Iosu Madariagak azaldu duenez, "Estatu eta Eskualdeen Ituna Klimari buruzko New Yorkeko Goi-bileran aurkeztua izan zen 2014ko irailean. Ekimen aitzindaria izango zen, eta txostenak egiteko lehen mekanismoa Estatu, herrialde eta eskualdeentzat. Egun, 62 gobernu daude datuak bildu eta txostenak egiten. Estatu eta Eskualdeen Itunak, klima-aldaketaren aurkako ekintzen indarra eta balizko eragina erakusteko froga sendoa eskaintzeaz gain, funtsezko informazioa biltzen du eskualde mailako gobernuen arteko lankidetza eta politika bateratuen formulazioa sustatzeko”.

 

Madariagak azpimarratu du "eskualdeek konpromiso globala bete beharko dutela, ezinbestean, isuriak % 80an murriztu ahal izateko 2050. urterako. Parisko Akordioaren berrespenak Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketari dagokionean eta karbono-isuri ekonomia baterantz gerturatzeko xedearekin ezarri dituen politiken markoa sendotu du”.

 

Sailburuak gaineratu du halaber "Euskal Herriko ekintza plana 2015ean eta 2016an hurrenez hurren onartutakoKlima Aldaketaren Euskal Estrategian eta 2030 Euskal Estrategia Energetikoanjasoa dagoela. Karbono-isuri baxuko ekonomia baterantz gerturatzeko gure politikak energia-aurrezpenean oinarritzen dira eraginkortasuna hobetuz, energia berriztagarrien erabilera handituz edo energia-iturri alternatiboak sustatuz ekonomia-arlo guztietako garraiorako”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ihobEJGV
    2016.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El País Vasco está presente en la @COP22 que se celebra en Marruecos https://t.co/q9sThlhNUJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Susaeta