Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik Klima-aldaketara egokitzeko eta bere eraginak murrizteko gauzatu dituen jarduketak azalduko ditu Eusko Jaurlaritzak Marrakecheko Klimari buruzko Goi-bileran

2016.eko azaroak 09
  • Ingurumen sailburuorde Iosu Madariagak eta URAko zuzendari Iñigo Ansolak hitza hartuko dute asteburu honetan
  • Ibaitan gauzatutako jarduketen adibideak azalduko dituzte: Gasteiz, Durango edo Amurrio, Zumaia, Plentzia eta Muskizko itsasertza
  • Ana Oregi:“zorionez, denbora asko daramagu egokitze- eta murrizte-jarduketak gauzatzen eta gure esperientzia eredugarria izango da COP 22 edizio berri honetako beste herrialdeentzat", adierazi du Ana Oregi sailburuak

 

VG 2016 11 09

Euskadik Klima-aldaketara egokitzeko eta bere eraginak murrizteko gauzatu dituen jarduketak azalduko ditu Eusko Jaurlaritzak, datorren asteburuan, Marrakecheko Klimari buruzko Goi-bileran. Ingurumen sailburuorde Iosu Madariagak eta URA – Uraren Euskal Agentziako zuzendari Iñigo Ansolak The Climate Group – Estatu eta Eskualdeen Ituneko eta hiri eta eskualde mailako nazioarteko beste erakunde batzuen topaketetan parte hartuko dute azaroaren 12, larunbatean eta azaroaren 13, igandean, Euskadik Parisko Akordioa betetzeko xedearekin gauzatu duen estrategia eta planifikazioa aurkeztu eta azaltzeko.

 

“Zorionez, denbora asko daramagu egokitze- eta murrizte-jarduketak gauzatzen eta gure esperientzia eredugarria izango da COP 22 edizio berri honetan beren esperientziak ere ezagutaraziko dituzten beste herrialde batzuentzat", adierazi du Ana Oregi sailburuak.

 

“Udalerri bateko naturan oinarritutako konponbideen (NBS jatorrizko ingeles siglak erabiliz) potentzial-mapari esker, udalerri horretan eskuragarri dauden naturan oinarritutako konponbideak, zeintzuk aldatu beharra dagoen, aipatu konponbideak har ditzaketen eremu berriak eta konponbide mota horrekin lor dezakegun eragin globala ezagutzeko aukera izango dugu”, nabarmendu du Oregik.

 

Klima-aldaketara egokitzeari dagokionean munduko lider eta nazioarteko aliantza ezberdinetako partaide den Tecnalia Research & Innovation erakundeak NBS metodologia garatu du Eusko Jaurlaritzak sustatu duen 2016ko ekitaldian zehar, Klima Aldaketaren arloan Demostrazio eta Egokitzapen (I+G) proiektuak garatzeko, KLIMATEK I+B+G programari esker. Proiektuari izaera praktikoa eta demostratiboa emateko helburuarekin, NBS metodologia Donostiako udalerrian aplikatuz garatu da. Hiri horren NBS-maparen emaitzek Klima-aldaketara Egokitzeko Udal Plangintzaren diseinua oinarrituko dute.

 

Eskualde mailako klima-eszenatokiek, gainera, erreferentziazko eta zeharkako informazioa suposatzen dute eta informazio hori eraikuntza, osasungintza, nekazaritza eta ur-kudeaketa bezalako arlo hain ezberdinetan (zaurgarritasuna eta arriskuak aplikatzen dituzte guztiek beren ebaluazio-prozesuetan) aplika daiteke, bai eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak definitzeko ere.

 

Era berean, proiektuan lorturiko mapek eta informazioak klima-aldaketara egokitzeko Euskal Herrian etorkizunean ezarriko diren neurriak zehazteko piztu duten interesa ikusita, informazio guzti hori biztanleen, enpresa pribatuen eta erakunde publikoen esku utziko da geoEuskadi edo Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren bitartez, non klima-aldaketari buruzko atal berri batek biztanleentzat interes handiena izango duten datu espazial zehatzak hartuko dituen.

 

Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeak OSATU proiektua gauzatu du. Honek, klima-aldaketako testuinguru baten barruan bero-boladek osasunean izan dezaketen eraginak prebenitzeko plangintzak zehazten eta egikaritzen lagunduko die Euskal Herriko erakundeei. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak proiektuan parte hartu dute ere.

 

Nazio Batuetako Klima-aldaketari Buruzko Aditu Taldeak (IPCC, jatorrizkoan) bere azken txostenean ohartarazi zuenez, bero-boladek gora egin dute berotze globalaren ondorioz eta beren maiztasunak, intentsitateak eta iraupenak datozen hamarkadetan gora egitea espero da. Munduko Osasun Erakundeak, bestetik, bero-boladak muturreko meteorologia-gertakari arriskutsuenetako bat direla onartu du, nahiz eta urakanak edo uholdeak bezalako muturreko beste zenbait gertakari baino oihartzun txikiagoa izan edo arreta txikiagoa jaso. Zientzia-testuinguru horretan, Osasun Saileko eta Euskalmeteko babesa izan duen OSATU proiektuak berritasun bat suposatu du, hiru ikuspegiak batu eta eskualdeko eta tokiko eremu batean aplikatu baititu.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2016.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    El #GV expondrá en la Cumbre del Clima de #Marrakech las actuaciones que desarrolla para adapt... https://t.co/HPql3xvvPj #InspiringTecnalia

  • @babajoal
    2016.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Basque Government at the Climate Summit in Marrakech: adaptation and mitigation actions. @cop22 #cop22
    https://t.co/6lbA1OYpWP

  • @babajoal
    2016.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco en la Cumbre del Clima de Marrakech: acciones de adaptación y mitigación en #Euskadi. https://t.co/qTZVjE36tg @COP22 #COP22

  • @alvaromg1982
    2016.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @casaspasivas: El Gobierno Vasco Expondrá en Marraquech #COP22 sus actuaciones para mitigar #CambioClimatico https://t.co/8L0XzOxGlO

  • @casa_plazaola
    2016.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @casaspasivas: El Gobierno Vasco Expondrá en Marraquech #COP22 sus actuaciones para mitigar #CambioClimatico https://t.co/8L0XzOxGlO

  • @casaspasivas
    2016.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco Expondrá en Marraquech #COP22 sus actuaciones para mitigar #CambioClimatico https://t.co/8L0XzOxGlO

  • @OrtzadarSL
    2016.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco expondrá en la Cumbre del Clima de Marrakech las actuaciones que Euskadi desarrolla para adapt... https://t.co/vX2MXOoVWw

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)