Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Erkorekaren esanetan “itxuragabekeria itzela" da Espainiako Exekutiboak Eusko Jaurlaritza auzitara eramateko erabakia Lehen Hezkuntzako seigarren mailako errebalida ez egiteagatik

2016-11-08

Eusko Jaurlaritzak berretsi du “ikusteko dagoela” Espainiako Exekutiboaren akordiorako borondatea, ez baita “izen-kontua, jarrera-kontua baizik”

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazioko sailburu Josu Erkorekaren ustez itxuragabekeria itzela da Espainiako Exekutiboak Eusko Jaurlaritzaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako auzi-eskea 2015-2016 ikasturtean Lehen Hezkuntzako seigarren mailako errebalida ez egiteagatik. Erkorekaren esanetan zentzugabea da, kontuan hartuta auzi-eskea aurreko ikasturteko azterketa bati dagokiola eta Rajoyk berak jakinarazi duela proba horrekin aurrera jarraitzea komeni den ala ez eztabaidatzeko prest dagoela.  

Horixe ziurtatu du gaur Gobernu Kontseiluaren ondoren egin ohi den prentsaurrekoan. Erkorekak azpimarratu du errekurtso hori birzentralizazioa “absurdura eramatea” dela, adierazitako ikasturtea jadanik amaituta dagoela kontuan hartuta. Gogoan izan behar da, bestalde, orain dela egun gutxi batzuk iragarri zuela Mariano Rajoyk berak hezkuntzako errebalidak berrikusteko prest zegoela, eta Eusko Jaurlaritzaren ustez, beraz, bidezkoena proba hori eta jarritako errekurtsoak erretiratzea da “baldin eta Estatuko Gobernuak elkarrizketaren bideari ekin nahi badio”.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak berretsi du Espainiako Gobernuak jarrera aldatu beharko duela, eta hori “ikusteko dagoela” abiatu berria den legealdi honetan. “Ikusiko dugu euskal agendako gaietan elkar ulertzeko eta akordiotara iristeko benetako borondatea dagoen”, erantsi du. Erkorekaren ustez ministroei akordioak lortzen ahalegintzeko lana jarri dien Mariano Rajoy presidentearen gobernuaren “jarrera-kontua da, ez izen-kontua”. “Desio laudagarria da, agian, baina dena ikusteko dago”, berretsi du agintaldia nola gauzatzen den zain gauden bitartean.

MEMORIAREN EGUNA

Bestalde, hedabideek egindako galderei erantzunez, Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak babestu egiten dituela ostegunean Memoriaren Eguna dela eta egingo dena bezalako ekitaldiak, “inor baztertu gabe, baina baita zeinu ezberdinetako biktimak parekatu gabe ere” egiten jarrai daitezen. Euskal Exekutiboak espero du joan den martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Egunean Donostian egindako ekitaldiak izandako babes bera izatea.  

Osteguneko ekitaldietan PPk parte ez hartzeko aukeraren aurrean, Erkorekak esan du alderdi horren jarrera ez dela "adierabakarrekoa"; izan ere, udal-ekitaldi batzuetan parte hartu du baina ez Legebiltzarrarenetan eta Eusko Jaurlaritzarenetan. 

LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK ETA ANOETA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio diruz laguntzeari Euskadiko GKEek garapenerako lankidetzaren arloan aurkeztu dituzten 83 proiektu eta 30 milioi euro erabiliko ditu horretarako. Azaroaren 11n argitaratuko dira EHAAn zein diren onartutako proiektuak eta proiektu bakoitzari esleitu zaion diru-laguntza.

Baita gaur ere baimena eman da Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmena sina dezaten Anoetako estadioa birmoldatzeko obrak finantzatzeko. Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko ekarpena egingo du 2019. urtea arte, Estadioa birmoldatzeko eta handitzeko. 

2016-11-08 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @GlaciarBlue
    2016-11-08

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka considera un "auténtico esperpento" la decisión del Ejecutivo español de demandar al Gobierno... https://t.co/FgSwiOyBCG

  • Argazkia Cristián Gutiérrez Gutiérrez
    2016-11-08

    Son importante los cambios de actitud, pero lo importante es que existan normas legales, a cumplir por todos, que favorezca la descentralización y la autodeterminación de las comunidades.
    No puede quedar el País Vasco a merced de una u otra actitud del poder central y su gobierno, pues tales gobiernos son transitorios y los pueblos perduran.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)