Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Lankidetza-hitzarmena sinatzea, Anoeta Estadioa eta ondoko Miniestadioa birmoldatzeko lanak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2016-11-08)

2016-11-08

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Donostiako Udalaren –Anoeta Kiroldegia SA udal sozietatea- arteko lankidetza hitzarmena sinatzea, Anoetako Estadioa eta ondoko Miniestadioa birmoldatzeko lanak finantzatzeko. Era berean, xede horretarako 10 milioi euroko urte anitzeko diru-laguntza ematea ere onartu da.

Lankidetza hitzarmenean jasotzen da, Anoetako Estadioa birmoldatzeko lanetan parte hartzeaz gain, atletismoko miniestadioa birmoldatzea ere, nazioarteko probak betan burutzeko gaitasuna izan dezan, baina baita udalaren lursailetan belar gaineko hockeya jokatzeko instalazioak eraikitzea ere. Gainera, Donostiako Udalak 1.300 metro koadroko espazioa uzteko konpromisoa hartzen du, Donostian egoitza duten euskal kirol federazioek bertan koka daitezen.

Eusko Jaurlaritzak 2016-2019 epean emango dio Donostiako Udalari aipaturiko kopuru hori, ondoren zehazten den eran:

-2016 urtean: 100.000 euro hitzarmena sinatzean, hockey-zelaiaren kokapena definitu eta gero.

-2017an: 3.300.000 euro obren %33 gauzatutakoan, zenbateko hori gastatu dela egiaztatzen duten agiriak bidali eta gero.

-2018an: 3.300.000 euro obren % 66 gauzatutakoan, zenbateko hori gastatu dela egiaztatzen duten agiriak bidali eta gero.

-2019an: 3.300.000 euro, obrak amaitu direla egiaztatutakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko