Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

130.000 euroko diru-laguntza Herri Urrats Elkarteari (Gobernu Bilera 2016-11-08)

2016.eko azaroak 08

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 130.000 euroko diru-laguntza ematea Herri Urrats elkarteari, 2016 urtean euskararen eremu geografikoan gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatzeko.

Euskararen erabilera bermatzeko eta euskara belaunaldiz belaunaldi eta etengabe transmititzeko tresnarik behinenetako bat hezkuntza da. Azken aldiko inkesta soziolinguistikoek argi erakutsi dute euskarazko irakaskuntzak berebiziko eragina duela Euskal Herriko gazte eta helduen hizkuntza gaitasunean eta hizkuntza horren erabileran.

Herri Urrats elkartea, hezkuntza arloan ez ezik, euskara eta euskal kultura sustatu eta bultzatzeko lanetan ere ari da. Irakaskuntza jardun-esparru estrategikoa bada, aisialdiak ere berebiziko garrantzia du euskararen erabilera areagotzeko eta sendotzeko. Horrela, urtean zehar garatzen diren hainbat ekintza antolatzen ditu, ikastolei arnasa eta bizia ematen dizkietenak. Horien artean dago urtero antolatzen den Herri Urrats jaialdia ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko