Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Milioi 1 euro, unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programatarako (Gobernu Bilera 2016-11-08)

2016.eko azaroak 08

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du 2016-2017 ikasturtean  unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua. Diru-laguntza deialdi honek 1.071.200 euroko zenbatekoa du.

Erasmus+ programako mugikortasunetarako Europako Batasunak egiten dituen diru-ekarpenen bidez ez da kostuen %100 finantzatzen; beraz, finantzaketa zabaltzea beharrezko gertatzen da deialdi honen bidez. Era berean, unibertsitate-mugikortasunen parte bat Erasmus+ programan sartuta ez dauden lekuetara egiten da; horrela bada, horiek ez dituzte aipatutako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan dauden pertsonak finantzatu beharra ere agerian geratzen da.

Nazioarteko mugikortasunak goi-mailako ikasleen formaziorako duen garrantziaz ohartuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak  aipatutako marko hori zabaltzen du, deialdi honen bidez. Erasmus+ programara eta nazioarteko izaera duten bestelako mugikortasun-programetara atxikitako pertsonen mugikortasunen finantziazioa hobetzea da azken helburua.

2015-2016 ikasturtean zehar 1.667 ikaslek jaso zuten nazioarte mailako mugikortasuneko diru-laguntza Euskadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko