Eusko Jaurlaritzak luzatu egin du Ondarroan Kamiñaldeko mendi hegaleko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonentzako laguntza epea (Gobernu Bilera 2016-11-08)
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Ondarroako Udalari, aurtengo martxoan Kamiñaldeko mendi-hegaleko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonen oinarrizko beharrak kudeatzeko, emandako diru-laguntzan gastuak justifikatzeko epea.
Une hauetan kaltetutako 84 familia ezin izan dira oraindik beren etxebizitzetara itzuli. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ustez behin behineko bizilekuan eguneroko bizitza egiteko behar oinarrizkoenak estali ahal izateko oinarrizko elementuen premia izaten jarraitzen dute.
Oraindik ezin denez zehaztu noiz itzuli ahal izango diren beren etxebizitzetara, familiek era horretako oinarrizko gastuei egin beharko diete aurre 2017an ere. Horregatik, 2017ko abenduaren 31ra arte luzatu da gastuak justifikatzeko epea.
Gogoratu behar da Gobernu Kontseiluak joan den maiatzaren 3an onartu zuela 240.000 euroko diru-laguntza bideratzea Ondarroako Udalari Kamiñalde mendi-hegaleko luiziaren ondorioz kaltetutako bizilagunek utzi egin behar izan zituztelako beren etxebizitza.