Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu 83 lankidetza-proiektutarako (Gobernu bilera 2016-11-08)

2016.eko azaroak 08

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio diruz laguntzeari Euskadiko GKEek garapenerako lankidetzaren arloan aurkeztu dituzten 83 proiektu eta 30 milioi euro erabiliko ditu horretarako. Azaroaren 11n argitaratuko dira EHAAn zein diren onartutako proiektuak eta proiektu bakoitzari esleitu zaion diru-laguntza.

Lankidetza-proiektuetarako laguntzak dira Eusko Jaurlaritzaren jardunbide nagusia lankidetzaren arloan, eta horietara bideratzen da Elankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen dituen funtsen zatirik handiena.

Hainbat arlotako proiektuek jasoko dute diru-laguntza horiek: 

1.    Garapenerako lankidetza-proiektuak. 

Arlo horretakoak dira 83 proiektuetako 55, eta 24.334.210 euro jasoko dituzte onartutako 30 milioietatik. Hona hemen proiektu eta baliabide gehien bildu dituzten herrialdeak: Peruk, Hegoamerikan; Guatemalak, Erdialdeko Amerikan; Indiak, Asian; eta Kongoko Errepublika Demokratikoak, Afrikan.

2.    Ekoizpena garatzeko proiektuak, prestakuntzakoak eta laguntza teknologikoa ematekoak, herrialde pobretuetan euskal agenteen lankidetza teknikoaren bitartez pobreziaren kontra egiteko.

Arlo horretan 3 proiektu onartu dira, guztira, 824.191 euro jasoko dituztenak. Kuban, Bolivian eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan burutuko dira proiektu horiek.

3.    Garapenerako hezkuntza-proiektuak, munduan desberdintasunak sorrarazten dituzten arrazoiak ulertarazteko trebakuntza ematen dutenak, eta herritarren inplikazioa eta konpromisoa eskatzen dutenak sortutako gizarte-ereduak eraldatzen.

Arlo horretan 25 proiektu onartu dira, guztiak Euskadin egitekoak, eta 4.841.598 euro erabiliko dira horretarako.

Proiektu horien helburuko esparruak dira, besteak beste, giza-eskubideak, tokiko ekonomiaren garapena, emakumeen ahalduntzea, gobernantza demokratikoa eta ingurumena zaintzea eta babestea.

Proiektu horiez gain, Eusko Jaurlaritzak Elankidetzaren bitartez beste proiektu batzuk ere bideratu ditu orain arte: 

  • Larrialdiko laguntzarako eta ekinbide humanitariorako 7 proiektu, guztira 1.093.738,8 euro dituztenak. Helburua: Guatemala, Sahara, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Palestinako Lurralde Okupatuak, Nikaragua, Libano, Kenya eta Etiopia. 
  • Ekinbide humanitariorako 3 esparru-estrategia. Guztira: 2 milioi euro. Helburua: Palestinako Lurralde Okupatuak; Ekuador, Kolonbia eta Venezuela; Haiti. 
  • 10 hitzarmen Euskadiko, Hegoko edo nazioarteko erakundeekin. Guztira: 1.493.991 euro. 
  • Nazio Batuen 16 beka. Guztira: 300.000 euro. Helburua: El Salvador, Kuba, Kolonbia, Bolivia, Palestina… 
  • Euskal lankideentzako 6 laguntza: 150.000 euro. Helburua: El Salvador, Errepublika Dominikarra, Kolonbia, Bolivia, Brasil, India.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko