Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik “espezializazio adimentsua” delakoak garraioari eta mugikortasunari dagokienean dakarren aukera nabarmendu du Europako Eskualdeen Batzordean

2016.eko azaroak 07
  • Sailburuak “garraio jansagarriaren eta teknologia- eta industria-garapenaren aldeko euskal apustua" aurkeztu die, Bruselan, Batasuneko hiri eta eskualde ezberdinei

 

Brusela, 16 11 07

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik "espezializazio adimentsua" nabarmendu du gaur arratsaldean, Europako Eskualdeen Batzordean, "garraioaren eta mugikortasunaren arlorako". Euskadik arlo horretan garatu duen estrategia “hiru hiriburuak lotuko dituen trenbidearen sustapenean, euskal trenbide sare berria Europa mailako Atlantikoko korridorearen baitan garatzean eta hiri-garraioaren elektrifikazioan oinarritzen da, Klima-aldaketaren inguruko Parisko Akordioan zehazturiko helburuekin bat”.

 

Europako Eskualdeen Batzordeko presidente Markku Markkulak adierazi du “hirien garapenean arreta berezia jarri duen “pioneering regions and cities” -eskualde mailako berrikuntza-ekosistema aitzindariak- proiektuak partaidetza berezia eskatu diela hiri eta eskualde zehatz batzuei, Euskal Herriari tartean, "aitzindari-papera har dezaten eta beren esperientziak, epe luzera, eredu bilaka daitezen Europako beste hiri eta eskualde batzuentzat". Ondoren, bilera berria Euskadin egingo dela iragarri du, datorren otsailean hain zuzen ere.  

 

Gaur arratsaldean egin den “science meets regions” mintegiaren barruan, “erakundeen eta gizarte-ehunaren arteko koordinazio egokia lortuz, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua eginaz eta elektrifikatutako hiri-garraioa lortuz gero lurralde bati azaltzen zaizkion teknologia- eta industria-garapenerako aukerak” azaldu ditu Ana Oregik Europako beste hiri eta eskualde batzuen aurrean.

 

Oregiren ustez, “aurrerapauso eta berrikuntza horiek behar-beharrezkoak dira Parisko Akordioak Klima-aldaketaren inguruan planifikatu duen guztia bermatu ahal izateko eta gai horretaz hitz egin beharko da ere Marrakecheko COP 22 bileran, non Euskal Herria ordezkatua egongo den beste behin”.

 

Vienna, Hessen, Bratislava, Sofia, Rotterdam edo Helsinki-Espoo ekimen honetan dagoeneko parte hartzen duten hirietako zenbait dira. Hauei, Euskal Herria batu zaie ere, hiri adimentsu eta berdeei dagokienean lurralde aitzindaria bilakatu dena Udalsarea 21 bere sareari esker.

 

Oregik Eusko Jaurlaritzak “sustainable urban city planning” alorrean garatu duen politika azaldu du gaur arratsaldean, arreta berezia eskainiz smart cities eta sustainable mobility delakoei.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markku Markkula