Berriak Osasuna

Adineko pertsonen erorikoak saihestu

2016-11-07

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk eta Osasun Sailak adineko pertsonen erorikoak saihesteko tailer bat antolatu dute, Gordexolako Udala eta Enkarterri Amankomunazgoarekin batera. Lehenengo saioa azaroaren 8an, Gordexolako Kultur Gelan (Ibarrabidea kalea, 25) goizeko 11:00etan gertatuko da.

Tailerra 64 urte gorakoentzako zuzenduta dago. Sarrera doakoa izango da.

Tailerra emango dutenak: Gordexolako Udaletxeko eta Enkarterri Amankomunazgoko teknikariek, Osakidetzako Osasun Zentroko mediku eta erizainak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikariak.

Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonen artean, erorikoak dira istripu arrazoirik ohikoena. Ikerketen arabera, adin talde honetako heren eta erdien arteko pertsonek, urtean zehar eroriko bat eta beste batzuk eroriko bat baino gehiago jasaten dituzte. Adinarekin batera arriskua gorantz doa, 65 urtetik gorakoen artean, erorikoen portzentajea % 30koa da, 80 urtetik gorakoen artean aldiz, % 50a baino gehiagokoa. Erorikoak, emakumeengan gizonengan baino maiztasun handiagoz ematen dira.

Eroriko gehienak etxe barruan edo inguruetan ematen dira eta batez ere etxeko lanak egiterakoan edo bizitzako oinarrizko premiak asetzen direnean: norberaren garbiketa, etxeko garbiketa, janariak prestatzea eta etxe barruan edo haren inguruan desplazamendu txikiak egiten direnean.

Eroriko baten ondoren, eguneroko bizitza da kaltetuena. Izan ere, autonomia galtzea dakar eta bizitza kalitatea gutxitzea. Adineko pertsonen artean erorikoak, lesio eta hausturak ekartzeaz gain, minusbaliotasuna eta dependentzia dakarte.

Zelan ekidin?

Erorikoak gutxitu ditzakegu:

•          jarduera fisikoa sustatzen, batez ere oreka, indarra eta koordinazioa lantzen dituena, adinarekin bat etorri eta pertsonen ezaugarriarekin bat datozen jarduera fisikoa mantenduz.

•          etxea leku segurua bihurtzen, erorikoak ekarri ditzaketen arrisku faktoreak ezabatzen: zorua, argia, sukaldea, komuna, logela, pasatzeko lekuak, eskailerak eta etxeko lanak modu seguruan egiten.

•          hartzen den medikazioari arreta eskaintzen, elikadura orekatua hartuz, entzumen eta ikusmen azterketak maiztasunez eginez, zapata egokiak erabiltzen…

Guzti honetaz, tailerrean hitz egingo da, modu erraz eta praktikoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan