Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak José Maria Lidón magistratuari egindako omenaldian parte hartu du

2016.eko azaroak 07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Erkorekak berretsi du premiazkoa dela oroimen-ekintzak egitea epailearen hilketa bezalako gertaera bortitzak “berriz gerta ez daitezen”

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak orain dela 15 urte, 2001eko azaroaren 7an, ETAk hil zuen Jose Maria Lidón magistratuaren omenaldian parte hartu du. Erkorekaren ustez gaurko topaketak agerian jartzen du “kalte ikaragarria” egin ziola ETAren terrorismoak euskal gizarteari, eta, aldi berean, defendatu du gaur Justizia Jauregian egin dena bezalako oroimen-ekintzak egin behar direla “etorkizunean era horretako gertaerak berriz gertatzea ez dugula nahi berresteko”.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Lidónen aparteko gizatasuna eta profesionaltasuna azpimarratu ditu, eta esan du epaile eta Zuzenbide Penaleko irakasle gisa “ekarpen esanguratsuak” egin zizkiola euskal gizarteari. Erkorekak azpimarratu du oroimen-ekintzak egiten jarraitu behar dela ETAk hildako pertsonak gogoan izateko, eta, aldi berean, “ekintza terroristen aurka gaudela berretsi eta maila gizatiar eta profesional handiko pertsonak, Lidón bera bezala, oroimenera ekartzeko”.

Alde horretatik, eta hedabideek galdetu diotenean ea zer iruditzen zaion ostegunean, Memoriaren Eguna dela eta, Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldietara ez joateko PPk adierazi duen asmoa beste biktima batzuk, esate baterako, polizien gehiegikerien biktimak, ere omenduko direlako, Erkorekak azaldu du Euskal Exekutiboa biktimak “parekatu gabe, baina baita inor baztertu gabe ere” aitortuko dituen memoriaren politika landu, garatu eta gauzatzearen aldekoa dela. “Denak ezberdinak dira, baina denek jasan zituzten oinarrizko eskubideen aurkako ekintza bortitzak, eta horixe jartzen du agerian Eusko Jaurlaritzaren biktimei buruzko politikak”, erantsi du.

Ekitaldiaren buru EHJANren presidente Juan Luis Ibarra izan da, eta bertan izan dira Justiziako sailburuorde Ana Agirre, Herri Administrazioko zuzendari Jon Arturo Uriarte, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari den Monika Hernando eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)