Berriak Lehendakaritza
Eu

2016ko Europar Herritarra Saria jaso duen Gipuzkoako Autismo Elkartea, Gautena zentroa, bisitatu du lehendakariak

2016.eko azaroak 04

Iñigo Urkullu lehendakariak Gautena - Gipuzkoako Autismo Elkartearen instalazioak bisitatu ditu. Elkartea izan da Europako Parlamentuaren 2016ko Europar Herritarra Saria jaso duenetako bat. Urkulluk ziurtatu du sari horrek egiaztatzen duela Euskadi “norabide egokian ari dela aurrera egiten” beharrizan handienak dituzten pertsonen arretan, gizarte-inklusioan aurreratuenak diren Europako herrialdeekin lerrokaturik.  

Lehendakariarekin batera izan dira bisitan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Osasuneko sailburu Jon Darpón. Urkulluren esanetan, elkarteak egiten duen lanaren errekonozimendu zuzena da saria, eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza publiko-pribatuaren eredua babesten du. “Ziur nago elkarrekin lan eginez, hurbiltasunez eta elkarlanean jardunez, premia horiei erantzutea eta pertsonei zerbitzu hobea eskaintzea lortuko dugula", ziurtatu du.

Gautena Gipuzkoan sortu zen 1978an, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du eta autismoa duten pertsonen 750 familiari baino gehiagori ematen die bere laguntza hainbat zerbitzuren bitartez: diagnostikoa eta tratamendua, heziketa, eguneko zerbitzuak, etxebizitza, aisia eta atsedena eta familien babesa. Duela gutxi eman dio Europako Parlamentuak 2016ko Europar Herritarra Saria, eta beste saridunak Once Fundazioa eta errefuxiatuei laguntzen dien Proactiva Open Arms GKE izan dira. Sari hori ematen zaie gizarte-kohesioa lortzeko eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna betetzeko ekarpen esanguratsua egin duten pertsonei edo erakundeei.

Ekitaldian Gautenaren lehendakari Juan Cidek ere esku hartu du, eta ondoren Artolamendi Eguneko Zerbitzua eta Berio Etxebizitza Zerbitzua bisitatu ahal izan dituzte bertaratuek. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko azaroak 08

    me alegro @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)