Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenen Gipuzkoako autobusen ordutegi berriak datorren astelehenetik aurrera

2016-11-03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Aldundiaren esku dagoen Lurraldebus sistema barruko Gipuzkoako autobusen neguko zerbitzua aldatuko du datorren astelehenetik, azaroaren 7tik, aurrera.

Aldaketa nagusiak hauek izango dira:  

• ERMUA – DONOSTIA AP-8 DB02 LINEA: beste geraleku bat gehituko da Abadiñon, Amorebieta – Donostia zerbitzurako, bi noranzkoetan, San Blas hotelaren ondoan.

• LEKEITIO – DONOSTIA DB03 LINEA: ordutegiren bat aldatuko da herrietatik egiten diren tarteko igarotzeetan. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 5 minutu lehenago igaroko dira autobusak Deba eta Lekeitio arteko geralekuetatik.


• ZARAUTZ – AIA – ORIO UK08 LINEA: ordutegiren bat aldatuko da. Oriotik Aiara arratsaldeko 20:50ean irteten den autobusak 21:00etan irtengo du.

• ZUMAIA – DONOSTIA N-634 UK09 LINEA: Asteburuetako Donostiako irteera batzuk aldatuko dira. Donostiatik Zumaiara (lanegunetan) goizeko 06:50ean irteten den autobusak 5 minutu lehenago, 06:45ean, irtengo du. Donostiatik Zumaiara (asteburuetan) doazen zerbitzuak ordu puntuetan abiatuko dira.


• ZUMAIA – DONOSTIA AP-8 UK10 LINEA: Zarautzetik autobidez eskaintzen diren zerbitzuen Zumaiako irteerak aldatuko dira. 5 minutu aurreratzen dira AP-8tik doazen autobusen Zumaiako irteera orduak, lanegunetan orduak eta 5 minututan abiatu beharrean, ordu puntuetan abiatuko dira.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv twitter gunean ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko