Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

EUSKADI BERE STAND-AREKIN LONDRESEKO “WTM”-N, EUSKAL TURISMOARENTZAT NAZIOARTEKO TURISMO AZOKARIK GARRANTZITSUENA

2016.eko azaroak 03
  • “World Travel Market” azoka profesionala azaroaren 7tik 9ra arte ospatuko da eta euskal jomuga bezalakoentzako nazioarteko bidaia-agentzia eta turoperadore oso egokiak bilduko ditu
  • 16 euskal enpresa egongo dira Eusko Jaurlaritzaren stand-ean merkatal agenda betearekin eta 2015ean baino aurretiaz itxitako %20 hitzordu gehiagorekin
  • Euskadirekiko interesa gora dihoa eta aurtengo nazioarteko azokatan 2015ean baino %25eko hazkundea izan da jarduera profesionalari dagokionean.
  • Euskal erakundeen ordezkaritzaren buru Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza, izango da. Honez gain, Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga; Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia; Gipuzkoako Foru AldundikoTurismo diputatua eta Turismo zuzendaria, Denis Itxaso eta Maite Cruzado, hurrenez-hurren buru eta Bilbao Turismoko zuzendaria, Mercedes Rodríguez joango dira.

Euskadi Londreseko “World Travel Market”-en egongo da, azaroaren 7tik 9ra bitartean. Euskal turismoarentzat nazioarteko hitzordu profesionalik garrantzitsuena da eta Berlingo “ITB”-ren ostean, Europako bigarrena. Azoka honetara Euskadi bezalako jomugetan interesa duten nazioarteko bidaia-agentzia eta turoperadoreak joaten dira eta gure eskaintzarekiko interesa hazten ari da urtero-urtero. Aurten, Eusko Jaurlaritzaren stand-era joango diren 16 euskal enpresek 2015ean baino aurretiaz itxitako %20 hitzordu gehiago dituzte.

“WTM”-ra 100.000 bisitari, mundu guztiko 182 naziotako 50.000 profesional eta mundu guztiko 9.000 erosletik gora hurbiltzen dira. Beraz, sektorean negozioa egiteko eskenatoki paregabea da.

Euskadiren stand-eko irudi nagusia Marqués de Riscal upategi arabarrarena izango da. Iaz, Donostia eta bere kultur hiritasuna izan ziren protagonistak eta 2014an, Bilbo. Stand-a astelehenean, hilak 7, inauguratuko da eta euskal enpresek nazioarteko turoperadore eta bidaia-agentziekin bilerak izateko gune bat eukiko du.

Honez gain, astelehenean, azokako “Global Stage” gunean, enpresariek “Speed Meeting” lan-jardunaldietara joateko aukera izango dute, azoka hasi baino ordubete lehenago. 5 minututako bileratxoak dira, oso interesgarriak harreman berrietarako.

Euskadi bisitari britaniarrarentzat jomuga gero eta erakargarriagoa da eta azken bost urteotan sarreratan %45 igo da eta gaualditan, %60. Bidaiari-kopuruaren hazkundearekin konexioak ugaritu egiten dira. Egun, oso konexio onak daude Erresuma Batua eta Euskadiren artean. 2015eko martxotik “British Airways” konpainiak Loiura bi hegaldi ditu egunero Heathrowtik eta talde berekoa den “Vueling”-ek, aireportu bilbotarra eta Gatwick lotzen ditu. ”Easy Jet”-ek ere hegaldiak eskaintzen ditu Stanteadetik Bilbora. Beraz, egunero hiru hegaldi daude eta, egun batzutan, lau edo bost. Gabonetan ere, hegaldi kopuruak gora egiten du.

2015ean Euskadin Erresuma Batutik 103.683 sarrera eta 207.284 gaualdi izan ziren euskal turismo establezimenduetan. Merkatu honen pisua sarrera guztietan %3,8koa da eta Frantziaren ostean, nazioarteko bigarren merkatua da. Azken bost urteotan ekainan, uztailan, abuzutan eta irailan bisitari inglandar gehiago ikusi badira ere, 2015ean urteko hil guztietan, urtarrilan eta otsailan izan ezik, igo egin ziren bisitari inglandarrek aurreko urteekin alderatuta.

Euskadi bisitatzen duten Erresuma Batuko bisitariak, batez ere, Londresetik (%50) eta Ingalaterrako hegomendebaldetik (%12) etortzen dira. Eta gehien bat, hiriak eta jomuga guztia (touring) ikusteko hurbiltzen dira. %40ak bikotearekin egiten du bidaia, %20ak lagunekin eta %15ak bikotearekin eta lagunekin.

Euskadirako bidaia antolatzeko informazioa, bereziki, interneten (%56) eta lagunen eta senitartekoen bidez (%59) jasotzen dute. Euskadira etorritako bisitari inglandarren %77ak zerbitzuren bat erreserbatu zuten aurretiaz, intereneten bidez: gehien bat ostatua (%99) eta garraioa (%62). Etortzen diren bisitarien %72 hegazkinez iristen dira eta %16, kotxez.

Bidaiaren kostu guztia 394 eurokoa da pertsonako eta 107,5 eurokoa pertsonako eta eguneko. Gastuaren %45a jateko erabiltzen dute, %36 ostatu hartzeko, %10 jomugan garraiatzeko, %5 erosketetarako, %2 museoetan sartzeko eta %1 ekintza programatuetarako.

Euskadin, bataz besteko egonaldia 4,4 gauetakoa da.

Euskadira etorritako bisitari britaniarren %90ak oso positiboki baloratzen du bere bisita eta %90ak turismo jomuga bezala gomendatuko luke.

Aurten, Eusko Jaurlaritza urteko turismo egutegiko nazioarteko azoka nagusietara joan da: “FITUR”, Madrilen; “ITB”, Berlinen; “WTM”, Londresen; eta laister, “IBTM”, Bartzelonan.

Aurtengo balantzea, azoka honetan garatutako jarduerari dagokionez, oso positiboa da. 2015ekoarekin alderatuta %25 hazi da. Euskadi jomugarekiko, oroar, interes gero eta handiagoa dago eta ondorioz, merkatal-hitzordu gehiago eta euskal turismo enpresentzako negozio gehiago dago.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2016.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    EUSKADI ACUDE CON STAND PROPIO A LA “WTM” DE LONDRES, LA FERIA TURÍSTICA INTERNACIONAL MÁS IMPORTANTE PARA EL TU... https://t.co/1qIu2xkoXk

  • @gananzia
    2016.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    EUSKADI ACUDE CON STAND PROPIO A LA “WTM” DE LONDRES, LA FERIA TURÍSTICA INTERNACIONAL MÁS IMPORTANTE https://t.co/DMF3C9atEw

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)