Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ekoetxea Urdaibaik Marijose Recalderen “Bizitza eta artearen forma anitzak” erakusketa inauguratzen du

2016.eko azaroak 03

Ekoetxea Urdaibai-k, (lehen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa izan zena) Madariaga Dorretxean kokatua eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren menpe dagoenak, “Bizitza eta Artearen forma anitzak” erakusketa inauguratu du; Marijose Rekalde (Iruñea, 1964) artistaren obrekin. Izenburu honekin, lau hamarkadetan zehar, material ezberdinekin egindako lana aurkezten du autore nafarrak. Bere obra: alaia, dibertigarria eta koloretsua da eta erabili eta botatzekoa den edozein elementu berrerabiltzeko duen gaitasuna argi uzten du: hezur, torloju, azkoin, botoi, zeramika, soka, oskol, egur, oihal, plastiko, paper, panpin, larru… guztiak balio dio artelan bihurtzeko.

Objektu pilatzaile nekaezina , hainbat pieza aukeratu eta bilduz eskulturak osatzen ditu, pintura obra bihurtuz eta hauek marrazki bilakatuz; ohol, collage, kutxa, grabatu, liburu… Guztiak, material ezberdinak erabiliz eginak daude, Marijosek manipulatzean berpiztuz eta objektu zaharrak eta erabiliezinak zirenak, aurretik sumatu ezineko izatea bereganatuz.  Jolasaren bidez eta ikuspuntu ludikoaz, bapatean bizidun bilakatutako izakiak dira.

 BIZITZAREN ETA ARTEAREN FORMA ANITZAK obra berrerabilpenean oinarritzen da, objects trouvés horiei (aurkitutako objektuetan) izaera berria emanez; gizaki, animalia zein landare gisa, autoreak modu surreal eta bakunean kokatutako objektuen bidez transformazio berriztuak lortuz.  Madariaga Dorretxean ikusgai dagoen erakusketa honetan, 80. hamarkadatik gaur arteko artistaren bide luzea eta eskuekin objektuekiko duen sormen eta bikaintasuna nabarmentzen dira; ikuslea liluratu eta txunditzeko obra artistikoa, dudarik gabe.

Erakusketarako aukeratutako piezek, artistaren bidea kronologikoki azaltzen dute; pinturarekin jardun zituen hasierako hamabost urteetatik hasi eta paraleloki sortutako collage-kin jarraitu eta ondorengo objektu, eskultura, behe-erlieba, xilografia, arte objektu… bukatuz. 

 1999ean Caja De España de Escultura saria irabazi zuen, bestalde arte plastiko eta bisualetan ere proiektu ezberdinak buruta ahal izan ditu Nafarroako Gobernuak emandako hainbat sariri esker; horrela ba, Marijose Recalde-k (Iruñea 1964) aurkitutako elementuak erabiltzen jarraitzen du. Erabilgarria ez dena, polit bihurtzen duen artista dugu, ikusezina dena erakutsiz, baztertuari balorea erantsiz eta txikiari handitasuna eskainiz.  

“Bizitza eta Artearen forma anitzak”  artista berak egindako bisita gidatuak ditu barne eta urtarrilaren 29rarte ikusgai egongo da. Sarrera doakoa izango da.

Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

 

Informazio gehiagorako:Roque Pérez-Agote. Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317

e-mail: roque.perezagote@torremadariaga.org

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko