Eusko Jaurlaritza Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren VI. biltzarrean parte hartzen ari da
Eusko Jaurlaritzako Justiziako zuzendari Manuel Valín "Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren VI. Biltzarrean" parte hartzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean. BLZ – Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak egiten duen lana nabarmenduko du Valínek biltzarrean, orain Delituaren Biktimaren Estatutuan jasota dauden funtzioak betetzen baititu gaur egun. Bestalde, topaketako ondorioak aztertuko dituen mahai-inguruko kideetako bat izango da Manuel Valín. Biltzarrean izango da Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren koordinatzailea den Lourdes Lorente ere.
2003tik egiten da aldian-aldian biltzar hau indarrean dagoen legeriaren eragina ebaluatu eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko. Justizia Administrazioarekin loturiko profesionalen kolektiboek parte hartuko dute bertan, eta aurten gaur eta bihar, azaroak 3 eta 4, egingo da Senatuko bilkura-areto zaharrean.
Biltzarraren bi egun hauetan legegintzako azken erreformak eta genero-indarkeriaren arloko jarduera-lerroak berrikusiko dira, biktimak eta adingabeak babesteko neurriak sakonduko dira, aipamen berezia eginda Delituaren Biktimaren Estatutu Juridikoari, biktimei laguntzeko bulegoei eta GKEei, eta informazioaren teknologia berrien papera, ziber-jazarpena eta administrazioetatik prebentzioaren eta babesaren arloan gauza daitezkeen ekintzak aztertuko dira.
-
2016-11-03
Comentario de Twitter:
Eusko @Gob_eus-ek BLZ-ren lana nabarmendu du "Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren VI. Biltzarrean" https://t.co/aZzaJ8IT4r -
2016-11-03
Comentario de Twitter:
@Gob_eus destaca la labor del SAV durante el VI Congreso del Observatorio contra la Violencia Doméstica y de Género https://t.co/D73v5gN836