Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Master amaierako lanak bideratzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Estatistika Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena (Gobernu Bilera 2016-11-02)

2016.eko azaroak 02

Gobernu Kontseiluak, gaur, UPV/EHUren eta Eustat-en arteko lankidetza-hitzarmen bat onetsi du. Hitzarmena UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek Unibertsitate Masterreko titulazioak eskuratzeko graduondoko ikasketen master-amaierako lanekin lotuta dago.

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK eta Eustat EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAK interes bera dute, UPV/EHUren eta Eustaten arteko erlazioak egituratuz, ikerketa bateratuaren garapena errazteko. Ikerketa bateratu hori master-amaierako lanak egiteko burutuko litzateke, ikerketa-jarduerak koordinatuz.

Eustatek unibertsitateko masterretan hartzen du parte –master-amaierako lanak bideratzen ditu–, ikasleek garatu beharreko master-amaierako lanak era egokian garatzeko behar den materiala eskaintzen du, eta master-amaierako lana garatzeko eskatzen zaizkion agiriak eskuratzen laguntzen du, betiere konfidentzialtasunari eta estatistika-sekretuari buruzko arauak errespetatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko