Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak eguneratu ditu Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2016-11-02)

2016.eko azaroak 02

Urrutiko Heziketako Euskal Institutuak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak eskaintzen dituzten zerbitzu berrien ondorioz eguneratu dira, eta auzitegi medikuek egindako peritu irizpenak eta txostenak ordainduko dira modu horretara. 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren, prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituenaren, aldaketa. Dekretua eguneratu behar izan da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Herri Administrazio eta Justizia Sailak hemendik aurrera eskainiko dituzten hainbat zerbitzu sartu behar izan direlako. Zehazki, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak eskainiko dituzten zerbitzuak dira. 

PREZIO PUBLIKOEN ARABERA ORDAINDUTAKO ZERBITZUAK  

Dekretua aldatzen denean, honela geratuko da prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jardueren zerrenda:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura:

  • Material didaktikoaren salmenta.
  • Jantoki-zerbitzua.
  • Egoitza-zerbitzua.
  • Testu-liburuen eta material curricularren erabilera.
  • Eibarko Hezkuntza Esparruak eman beharreko beste zerbitzu batzuk.
  • Hizkuntza-eskola ofizialek, musika eta dantzako eskolek, arte plastiko eta diseinuko eskolek, arte aplikatu eta arte-lanbideetako eskolek, arte eszenikoetako eskolak, kirol-ikasketa eta lanbide-heziketako urrutiko zentroek eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuak emandako zerbitzuak.
  • Azterketa-eskubideak. 
  • Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako zerbitzu publikoak, titulu ofizialak lortzeko direnak.

Herri Administrazio eta Justizia Saila:

  • Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.
  • Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak egindako peritu irizpenak eta txostenak, eta zehazki dira trafiko-istripuetako lesioak baloratzeko aseguru-etxeek eskatuta egindako peritu txostenak. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko