Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak prebentzio-ikuskapenak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi diskotekatan, lokal horietan Halloween jaia ospatzeko beharrezkoak diren neurriak gogorarazteko

2016.eko urriak 31

Joko eta Ikuskizun Unitateko ertzainek lokalak bisitatu dituzte hilaren 24tik 30era bitartean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hainbat aurretiazko ikuskapen egin du 700 pertsona baino edukiera handiagoa duten diskoteketan. Halloween gaueko ospakizunak direla-eta egindako ikuskapenak dira. Lokal horiek haien jarduera segurtasun-baldintzetan garatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu nahi izan da. 

Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek jakinarazi dute lokal horiek Larrialdi Planean ezarritako segurtasun-neurriak betetzen dituztela. Ebakuazio-bideak egiaztatu dituzte funtzionamendu-egoera egokian eta behar bezala seinaleztatuta daudela egiaztatzeko; suteen kontrako babes-bitartekoak behar bezala instalatuta eta seinaleztatuta dauden eta berrikuspen-data eguneratuta dagoen begiratu dute; une horretara arte saldutako sarrera kopurua eta asistentzia-aurreikuspena jakin nahi izan dute; eta Halloween jaia dela-eta, sarrera eta edukiera kontrolatzeko izango dituzten bitartekoei buruz galdetu diete.

Era berean, Euskadin edukiera handia duten bederatzi diskoteketan (6 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 2 Araban) egindako bisitaldietan, ertzainek aisia-establezimendu horien jabeei edo arduradunei gogorarazi diete 18 urtetik beherakoak sar ez daitezen kontrolatu beharko dela.

Diskoteketako informazio-kanpaina urriaren 24aren eta 30aren artean egin da, Halloween gaueko ospakizunen aurretik.

Kanpaina hori Joko eta Ikuskizun Unitatera atxikitako ertzainek, urte osoan eta aldian behin, egiten dituzten kontrolen eta egiaztapenen barruan biltzen da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko