Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Donostialdeko Topoaren/Metroaren Altzako geltoki berriak gero eta bidaiari gehiago ditu

2016.eko urriak 31

•          Irailaren erdialdera inauguratu zenetik 40.000 pertsonak erabili dute

•          Sailburu Ana Oregik bidaia egin du linea berrian asteburu honetan, Euskotreneko eta ETSko zuzendariekin batera

•          Sei aste besterik igaro ez badira ere, Altzako auzotarrek bikoiztu egin dituzte hiriburuaren erdigunerako bidaiak eta nabarmen murriztu da ibilgailu pribatuen erabilera

 

 

Abian jarri zenetik sei aste besterik igaro ez diren arren, Donostialdeko Topoaren/Metroaren Altzako geltoki berriak bikoiztu egin du bidaiari kopurua Donostiako auzoa Herrera, Loiola eta Amara-Easorekin lotzen duen linean. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Euskotreneko eta ETSko zuzendari Imanol Leza eta José Luis Sabas trenbide-azpiegitura berrietan izan dira asteburu honetan, eta zerbitzuaz eta izan duen harreraz galdetu dute.

 

“Zerbitzuko lehen astea irailaren hamabiari zegokiona izan zen eta 4.941 pertsonak erabili zuten, Altzako auzotarrak gehienak. Gaur, sei aste igaro ondoren, astean 8.400 pertsonak erabiltzen dute Amara-Easo eta Altza arteko Euskotrenen zerbitzua”, aipatu du Ana Oregik geltoki berrian.

 

Euskal garraio publikoaren arduradunak geltokirako sarbide-kanoietan, eskailera mekanikoetan, mezzanina edo solairuarteetan eta nasetan ibili dira eta bertatik ikusi dituzte bidaien informazio-zerbitzu berriak, ezeztatzaileak, maiztasunak eta eraginkortasuneko eta jasangarritasuneko irizpideetara egokitutako instalazioen argiztapena.

 

“Astez aste pertsona asko dira eguneroko garraio-ohiturak modu positiboan aldatzen dituztenak; ibilgailu pribatua etxean utzi eta, Euskotrenen zerbitzu berriari esker, bizkor eta arin iristen dira Altzatik erdigunera, eta geltoki moderno, zabal eta guztiz erosotik irteten diren tren berrietan egiten dute bidaia”, nabarmendu du Ana Oregik.

 

Altzako geltoki berriak Herrerakoaren antzeko diseinua du. Berrikuntza horiei aurki gehituko zaie Loiolako geltoki berria. Sailburu Oregik dioenez, “Euskotrenen Donostialdeko zerbitzua bikaina da. Donostiak eta bere hinterlandak lehen mailako garraio publikoa dute. Horri esker urte gutxiren buruan hango herrietako kaleetan automobil kopurua murriztea lortuko dugu, herritarren ongizate, erosotasun eta osasunaren mesederako eta betiere ingurumena errespetatuta”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julián Ferráz