Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Arabako Errioxan egin den Wine Run ibilaldi herrikoian hartu du parte

2016.eko urriak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak Arabako Errioxako mahastien eta upategien artean gaur egin den Wine Run ibilaldi herrikoan hartu du parte. Laguardiatik abiatu den ibilaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua izan du aldamenean.

Bertan ere izan dira Pedro León Laguardiako alkatea, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Pilar García Salazar diputatu nagusiordea, Joseba Fernández Arabako Errioxako kuadrillako presidentea –zinta berak moztu du–, Eduardo Aguinaco Arabako Nekazaritza Saileko diputatua, eta Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. 

Ibilaldia hasi aurretik, Lehendakariak Casa Primicia upategiko jabeak agurtu ditu, ibilaldia bertatik irten baita. Jarraian, Kantrabria mendilerroaren magaletik Lezaraino heldu dira. Bertatik, Pagos de Leza upategia bisitatu ondoren, Paganosera abiatu dira. Paganosen Eguren Ugarte eta Solar de Ayala upategiak bisitatu ondoren, Laguardiara itzuli dira.  

Kirol-ekitaldi honek Arabako Errioxa sustatu eta bertan dauden familia-upategien tradizioa eta kultura aldarrikatu nahi ditu. Bertan antolatutako hiru modalitateak batuz 1.000 lagun inguruk hartu dutela parte kalkulatu da. Modalitate horien artean 10 kilometroko martxak bildu du parte-hartzaile kopuru handiena, parte-hartzaile guztien % 50 inguru. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko azaroak 03

    haciendo deporte @iurkullu asi me gusta usd y yo con el deporte ,caminar y yo nadar

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)