Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Abokatutzarako sarbide proba euskaraz egingo da bihar, lehenengo aldiz

2016.eko urriak 28
  • Zuzenbidea Euskadiko fakultateetan ikasi duten 17 pertsona aurkeztuko dira azterketara, eta proba euskara hutsean egin ahal izango duten lehenengoak izango dira. 
  • Ana Agirreren esanetan “aurrerapauso handia da hizkuntza-normalizaziorako arlo juridikoko lanbideetan euskaraz jardutea”, eta gustura agertu da “Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz egindako aldarrikapena gauzatuko delako azkenean”.
  • Eusko Jaurlaritzak 800.000 € inguru inbertituko ditu aurten Euskadiko esparru judizialean lan egiten duten pertsonen hizkuntza-normalizazioan.  

Bihar, lehenengo aldiz, Zuzenbidea Euskadiko unibertsitateetan ikasi duten 17 pertsonak egin ahal izango dute euskaraz abokatutzarako sarbide-proba. Azterketa Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egingo da. Horiek izango dira lanbidera euskara hutsean sartu ahal izango diren lehenengo 12 emakumeak eta 5 gizonezkoak. Une gogoangarri hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekaren eta Justiziako ministro Rafael Cataláren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker izan da posible.  

Bai bihar bai aurrerantzean egingo diren sarbide-probetan, bermatuta geratuko da probak prozesu osoan izaera bakarra, berdin-berdina eta konfidentziala izango duela.   

Proba hau IVAP – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntzari esker egin ahal izan da, eta lanbiderako sarbide-probaren itzulpenaren kalitatea bermatzen du.  

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA

Justiziako sailburuorde Ana Agirreren ustez “aurrerapauso handia da hizkuntza-normalizaziorako arlo juridikoko lanbideetan euskaraz jardutea”, eta gustura agertu da “Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz egindako aldarrikapena gauzatuko delako azkenean”.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak 800.000 € inguru inbertituko ditu aurten Euskadiko esparru judizialean lan egiten duten pertsonen hizkuntza-normalizazioan.   

ITZULPEN PROZESUA

Hitzarmenean jasota dagoen moduan, bi gobernuek bete dituzte zehatz-mehatz bakoitzak bere gain hartutako betebeharrak:

- Espainiako Gobernuak jarri ditu itzulpenak bere egoitzan egiteko behar izan diren instalazioak eta material informatikoa. Eta, gainera, hitzarmenean adostutakoari jarraituz, itzulitako txantiloiak gehitu ditu bihar, probaren egunean, izangaien eskueran egon daitezen.

- Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du itzulpen-zerbitzuek proba itzultzeko Madrilera, Justizia Ministerioaren egoitzara, egin behar izan duten joan-etorriaren kostu ekonomikoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)