Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urriaren 31n Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Gernikan ospatuko den Urriko Azken Astelehena dela eta

2016.eko urriak 28

Euskotrenek urriaren 31n tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbao-Bermeo linean, Gernikan ospatuko den urriko azken astelehena dela eta.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Bilbo-Bermeo noranzkoa:

Bilbo-Bermeo arteko trenak 30 minutuz behin ibiliko dira ia egun osoan.


Bilbo-Amorebieta-Gernika noranzkoa:

Bilbo-Gernika eta Amorebieta-Gernika arteko zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan.


Gaueko zerbitzua:

• Gernika-Bermeo: 1:00, 4:00 eta 6:30
• Gernika – Bilbao: 1:45, 4:45 eta 6:45

Halaber, egun horretan trenek ez dute Lurgorri eta Institutua geralekuetan geldialdirik egingo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko