Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

24 udalerritan egindako zenbaketaren arabera, Euskadin bizitegi bazterketa larriko egoera bizi duten 285 pertsonek kalean egiten dute lo

2016.eko urriak 28

Euskal erakundeek aurtengo udan sinatutako bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoaren azterketan eta analisian sakontzeko elkarlan-protokoloaren ondorioz, zenbaketa biztanleria osoaren % 65a barne hartzen duten EAEko 24 udalerritan egin da. Protokolo horretan finkatutakoaren arabera, aurten –eta bi urtetik behin aurrerantzean– zenbaketak egingo da, eta 2017an eta ondorengo urte bakoitietan emaitzen txosten bat osatuko da. Ondoren, txosten hori bizitegi-bazterketari buruzko jardunaldi monografikoen esparruan aurkeztuko da.

Planeta osoan hazten ari den bizitegi-bazterketa larriaren (homeless) fenomenoa Euskadin ere ematen ari da. Aste honetan EAEko 24 udalerritan aldi berean egindako zenbaketek erakutsi dute 285 lagunek kalean lo egiten dutela.  Zenbaketa honako herri hauetan egin da: Vitoria-Gasteiz, Donostia, Bilbo (hiriburu hauetan urte batzuk daramatzate zenbaketa hauek egiten); Barakaldo, Getxo, Irun, Laudio, Santurtzi, Sestao eta Portugalete (2014ko zenbaketan jada hartu zuten parte); eta Durango, Eibar, Erandio, Errenteria, Güeñes, Hernani, Iurreta, Legazpi, Leioa, Pasaia, Tolosa, Urduña, Zalla eta Zarautz.

EAEko udalerri nagusienetako hamarretan Eusko Jaurlaritzak 2014an sustatutako gaueko zenbaketaren arabera, 323 lagunek kalean eta 1.513 lagunek etxerik gabeko pertsonei eskainitako bizitegi-baliabide publikoren batean egiten zuten lo. Zenbatutako pertsona guztien artean, 297 Araban aurkitu zituzten (% 16,2), 904 Bizkaian (% 49) eta 635 Gipuzkoan (% 34,6).

Emaitzen aurrerapen honetan urriaren 26tik 27rako gaueko 22:00etatik 2:00etara aipatutako EAEko 24 udalerrietako kaleetan egindako gaueko zenbaketaren emaitzak baino ez dira aipatzen.  Halaber, zenbaketa hori egiten zen une berean, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta emateko hiru lurraldeetan bizilekua eskaintzen duten zentroetan eta zerbitzuetan ere egin ziren zenbaketak. Zenbaketa horiek egiteko udalen, Foru Aldundien eta azterlanaren barne hartutako baliabideak kudeatzen dituzten gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeen laguntza izan dugu.

Zenbaketa hori egin ahal izateko, zenbaketaren aurreko asteetan, udalerri bakoitzean zenbaketaz arduratzen ziren taldeek hainbat zeregin burutu zituzten. Zeregin horien artean honakoak azpimarra daitezke: udalerri guztietan jarduteko jarraibide komunak ezarri ziren bilera teknikoetara joatea, boluntarioak bilatzea eta hauek antolatzea.

Zenbaketa honetan, 1.022 bolondres aritu dira lanean aipatutako 24 udalerrietan. Guztietan zenbaketa, gauez, 22:00etatik 02:00tara egin da, era koordinatuan.

 

Protokoloa

Lehen aldiz, EAEn bizitegi-bazterketa larriko egoerak ikertzeko, jarraitzeko eta analizatzeko erakundeen arteko lankidetza-protokoloaren esparruan egin da zenbaketa. Protokolo hori 2016ko uztailaren 26an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko, hiru Foru Aldundietako, hiru hiriburuetako (Bilbo, Vitoria/Gasteiz eta Donostia) udaletako eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariek. Protokoloaren helburu nagusia da, gizarte-bazterketa larriaren fenomenoa ikertzeko, hausnartzeko eta analizatzeko jarduerekin lotuta, elkarlanerako esparru egonkorra finkatzea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)