Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurren gertatutako sexu erasoa salatzeko antolatu den elkarretaratzean parte hartu du

2016.eko urriak 26

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Zorrotzaurren gertatutako sexu erasoa salatzeko antolatu den elkarretaratzean parte hartu du. Sailburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa helarazi die eraso matxisten biktima diren emakume guztiei eta, kasu honetan, “emakume ahulenen taldeari” bereziki. Halaber, hezkuntzan zero tolerantzia eskatu du indarkeriari lotutako gaietan.

Gogoratu behar da, emakume batek Zorrotzaurre auzoan gertatutako sexu-erasoa salatu ondoren, igandean bi gizon atxilotu zituztela. Antza denez bi pertsonek emakumea industria-nabe batean erasotu zuten.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau