Berriak
Eu

Lehendakariak, Emakunderekin batera, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko nazioarteko estandarrak analizatzen dituzten jardunaldi batzuetan hartu du parte

2016.eko urriak 27

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur goizean ospatu den “Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren nazioarteko kalitate estandarrak” izeneko jardunaldian parte hartu du. Jardunaldi hau Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren testuinguruan kokatzen da eta haren helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko.

Lehendakariak adierazi du emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen arteko “desberdintasun-adierazpen larriena" dela, baita erantzun "integrala eta koordinatua" eskatzen duen lehen mailako gizarte-arazoa ere. Hala, Emakunde parte hartzen ari den nazioarteko programa horrek Euskadiren berdintasun-politikak aitortzen dituela gogoratu du. Gainera, programa horrek indarkeriaren biktima diren emakumeei eskaintzen zaizkien arreta-zerbitzuen kalitatea hobetzen jarraitzeko aukera ematen duela esan du. Horren haritik, lehentasunak arlo hauetan ezarri ditu: gobernantzaren hobekuntzan, balioen aldaketan aurrera egitean, emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzean eta gizarte-sentsibilizazioa zabaltzean. “Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko nazioarteko aginduak tresna zehatzetan bilakatzeko aukera eskaintzen digu programa honek", gaineratu du.

ONUk hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Programa honetako lehen fasean adostu diren estandarren aurkezpena egin du gaurko jardunaldian Nigina Abaszade UNFPAko Generoari buruzko aholkulari teknikoak. Azaldu duenez, estandar hauek etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da hurrengo helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, oso positiboki baloratu du Nazio Batuek Emakunderi kontsulta egin izana gai honen inguruan eta aipatu du programa honetan egiten ari den lana oso baliagarria izango dela ez bakarrik mundu mailako emakumeentzat, baita EAEn indarkeriari aurre egiten ari diren emakumeentzat ere. Lan hau, gaur egun Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II akordioren testuinguruan lantzen ari dira euskal administrazioak. Akordio hau 2009an sinatu zen, 2001. urtean sinatutako lehen akordioari segida emanez. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeekin lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.

GUTXIENEKO ESTANDARRAK

Nigina Abaszade UNFAko aholkulariak orain arte nazioarteko programa honen bitartez adostu diren gutxieneko estandarren berri eman du gaurko agerraldian. Estandar hauek bost modulutan banatzen dira eta esteka hauen bitartez kontsultatu daitezke:  

Programa, une honetan, bigarren fasean dago: orain, estandar horiek probatu nahi dira (2019ko abendura arte), eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen. Hau da, maila goreneko nazioarteko akordio bat lortu nahi da, estatuek estandar horiek aplikatzeko konpromisoa har dezaten. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MozosAbokatuak
    2016.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    Ayer por la mañana en el #Euskalduna https://t.co/GLHNmepVFr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)