Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Nekatur elkartearen 25. urteurrenean egon da

2016.eko urriak 27

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua lagun zuela, Loizaga Dorrean (Galdames) egin den Nekatur Euskadiko Nekazalturismo eta landa-etxeen elkartearen 25. urteurren-ekitaldian egon da. Urkulluk gogoratu du Euskadik “uda bikaina” itxi duela, turismoak % 10 gora egin ondoren. Inoizko urte onena.

Horren haritik, naturari eta kulturari lotuta, landa-ingurunea sustatzeko eta “Euskadi helburu turistikoren” nortasuna indartzeko nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek egindako lana eskertu du. Familiek eta, bereziki, emakumeek jarduera honetan izandako inplikazioa azpimarratu nahi izan du, emakumea baita turismo-modalitate honen "benetako sustatzailea". Izan ere, bertan sortutako enpleguaren % 70a emakumezkoa da.

Gaur egun Euskadin 400 nekazaritza-turismoko establezimendu eta landetxe baino gehiago daude. Guztien artean egunean 4.000 plaza eskaintzen dituzte.

Gaurko ekitaldian, lehen aipatutako pertsonez gain, bertan izan dira Aitor Ibaibarriaga Nekatur elkarteko lehendakaria, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Asier Larrucea Galdamesko alkatea, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua, Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako foru diputatua, eta Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Administrazioaren foru diputatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)