Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak elkarlanean jardungo du Bime pro 2016 Azokarekin

2016.eko urriak 26

Aurreko ekitaldietan bezalaxe, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aurten ere elkarlanean jardungo du BIME Pro 2016 (Bilbao Music Experience) azokaren garapenean. Azoka 2016ko urriaren 26tik 29ra bitartean egingo da BECen. Musika-industriari eta industria digitalari zuzentzen zaion Europako lehen azoka da, eta musika-topaketaren kontzeptuaz harantzagoko ekimena. Profesionalen arteko networkinga sustatzen du, baita dinamismo handiko teknologia eta industria berriekin lotzen diren enplegu-hobiak sortzea ere.

Azoka horretan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarentzat interes berezia duen arloetako bat BIME Recruiting eta Enplegu Foroa dira, berrikuntza eta gazteen enplegua uztartzen baitituzte.

BIME Recruiting arloaren helburua da enpresen, prestakuntza-zentroen eta enplegua modu aktiboan bilatzen duten profesionalen arteko topagunea sortzea. Lanerako aktibazioa sustatzera zuzentzen den espazio bat da –batik bat belaunaldi berrien lanerako aktibazioa–. Horretarako, bertaratzen direnen esku jartzen dituzte sormen-enpresaren industria osatzen duten enpresetako eskaintzak eta lan-praktikaldiak. Izatez, garatzen ari den sektore horrek lanbide-irteera berriak eskaintzen ditu.

Enplegu Foroa da Sailaren bigarren interes-gunea, enplegu eskaintza irekiak, lantegiak eta hitzaldiak biltzen dituen espazio bat baita. Foroaren helburua da sektorerarekin lotura duten enpresetako giza baliabideetako arduradunek lanbide-irteerak erakustea, eta sektorean eskatzen ari diren prestakuntza-premia eta espezializazio berriak azaltzea.  

Era berean, ekintzailetza sustatzearen ildotik, BIMEk BIME Startup Summit, programa ere badu. Erreferentziazko ekitaldi bat da sormen-industrien eta industria digitalen esparruko startup-etarako; bertan aukera izango dute kontaktuen agenda osatzeko, finantziazioa lortzeko, eta abar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)