Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Deustuko Unibertsitateak antolatutako Gizarte Laneko III. Nazioarteko Biltzarra zabaldu du

2016.eko urriak 26

Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitzan Gizarte Lana, loturak eraikitzeko artea izenburupean egiten ari den Gizarte Laneko III. Nazioarteko Biltzarraren hasiera-ekitaldian hartu du parte. Bertan ere izan dira Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta José María Guibert Unibertsitateko errektorea.

Lehendakariak gogoratu du baliabideak era justuan banatzen direla zaintzeko, eta zerbitzuen eta aukeren eskuragarritasuna demokratizatzeko erakundeek duten obligazioa, “inor bazterrean utzi gabe”. Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari buruzko dekretua onartu duela gogoratu du. Dekretu hau eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019 funtsezko mugarriak dira gizarte-zerbitzuen sistema bat eraikitzeko eta finkatzeko. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legearen garrantzia ere azpimarratu du.

Ekitaldian, Lehendakariaz eta Errektoreaz gain, Cinta Guinot Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Gizarte Lan eta Soziologiako koordinatzaileak eta Aitziber San Román Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak ere hitz egin dute. ¿Vincular en tiempos de crisis? Aportes de los enfoques contemporáneos en Trabajo Social a una crítica relacional izenburua zeraman hasierako hitzaldia Teresa Matus Sepúlvedak –Gizarte Lanean doktorea eta Gizarte Laneko zuzendaria Txileko Unibertsitatean– eman du Loiola Centrum-en. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko urriak 27

    pues bien @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)