Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Santurtziko udal liburutegiak Euskadiko irakurketa publikoko lineako sarean integratzea (Gobernu Bilera 2016-10-25)

2016.eko urriak 25

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Santurtziko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatzea baimentzea. Hitzarmen honen bidez, udalerri horretako Udal Liburutegi Sarea Euskadiko Irakurketa Publikoko lineako Sarean integratuko da.

Hitzarmen honi esker, Santurtziko udal liburutegiek egun kudeaketarko duten sistema informatikoa bateragarri egingo dute Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarerako duen sistemarekin. Irakurketa Publikoko Sareak Euskadiko udal liburutegi guztiak biltzen ditu. Integrazio tekniko honi esker Santurtziko erabiltzaile guztiek abantaila nagusi gisa honako hau izango dute: lineako sarean dauden gainerako liburutegin zerbitzuak eskuragarri izatea, beste liburutegietako liburuen mailegua barne, “karnet bakarra” deritzona.

Santurtzi zen, Bilbo eta Donostiaren integrazioaren ondoren, sistema informatikoa eta datu baseak bateragarri egiteko pauso hau egiteko gelditzen zen azken euskal udalerria. Santurtziko sei udal liburutegien integrazioarekin (26.900 bazkide dira Santurtzin) Euskadiko Irakurketa Publikoko Lineako Saran 303 liburutegi izango dira, sei milioi ale funtsetan eta 980.000 bazkide inguru orotara.

Hitzarmen hau baino lehen, eta aurretiaz bete beharreko nahitaezko urrats gisa, Santurtziko udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratu ziren. Horri esker, udalerri horretako liburutegiko bazkideak eLiburutegia erabiltzen hasi ahal izan ziren, Euskadiko Liburutegi Digitala, eta beraz, katalogo horretan eskaintzen diren liburu digitalak maileguan hartzen hasi.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko