Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

200.000 euro zientzia kongresuak eta bilerak antolatzeko (Gobernu Bilera 2016-10-25)

2016.eko urriak 25

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du zientzia kongresuak eta bilerak antolatzeko diru-laguntzak deitzen eta arautzen dituen Agindua onartu du gaurko bileran. Ekintza hauek 2017ko lehen seihilekoan burutu beharko dira.

200.000 euroko diru-kopurua duten laguntza hauen helburua EAEn zientzia kongresuak eta zientzia bilerak egiten laguntzea da, oso tresna egokiak baitira ideiak eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuak trukatu eta zabaltzeko, prestigio handiko ikertzaile eta irakasleen parte hartzea bultzatuz. Era berean, euskal zientzia esparrua ikustarazteko ere lagungarri gertatzen dira.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira formazio-jarduerak eta ikastaroak, hala nola formakuntza-jardunaldiak, tailerrak edo mintegiak. Deialdi honen bidez eman daitekeen laguntzaren kopurua 20.000 edo 10.000 eurokoa izango da gehienez kongresuen kasuan, nazioarteko kongresua edo estatu mailakoa den aintzat hartuta. Zientzia bileren kasuan berriz 7.500 eurokoa (nazioartekoa bada) edo 4.000 eurokoa (estatu mailakoa bada) izango da gehienez.

Diruz lagunduriko jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean burutu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko