Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta espainiako gobernuak erreminta teknologikoak partekatuko dituzte administrazio publiko elektronikoan aurrera egiteko (Gobernu Bilera 2016-10-25)

2016.eko urriak 25

Lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute herritarrei online zerbitzu modernoagoa, arrazionalizatuagoa eta sinplifikatuagoa eskaintzeko.

Aurten, 2016an, Eusko Jaurlaritzak 13,8 milioi euro inbertituko ditu administrazio elektronikoa berritzeko arloan.

Gobernu Kontseiluak gaur eman du baimena Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko “administrazio elektronikoaren arloan elkarri oinarrizko zerbitzuak emateko”. Hitzarmenaren helburua da bi administrazio publikoek elektronikoki elkarreragin ahal izatea herritarrei online zerbitzu publiko modernoagoa, arrazionalagoa eta sinplifikatuagoa emateko. 

Hitzarmen honekin bi gobernuek 2010ean sinatutako “Administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko hitzarmena” ordezkatuko eta hobetuko da.  Hitzarmenari esker bi gobernuek erreminta teknologiko berriak partekatu ahal izango dituzte azkar eta eraginkortasunez egiteko aurrera administrazio elektronikoa garatzeko bidean, eta, era horretara, herritarrekin online izaten den harremana kualitatiboki hobetzeko. 

Hitzarmen honek oinarrizko lau erreminta elektronikotara ematen du sarbidea zehazki:

  • “SARA sarea” (Aplikazio eta Sare Sistemak Administrazioentzat), Espainiako administrazio publiko guztien eta Europako erakundeen arteko komunikazioetarako.
  • Sinadura elektroniko aurreratuko sistemak: identifikazio, sinadura eta ordezkaritza sistemak.
  • Administrazio publiko guztien artean informazioa eta komunikazio elektronikoak online erregistratu eta trukatzeko sistemak.
  • Herritarrei jakinarazpen ofizialak baliabide elektronikoen bidez helarazteko zerbitzua.

 

JARRAIPEN BATZORDEA

Hitzarmen hau datozen egunotan sinatuko dute Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Administrazio Publikoetako Estatu Idazkari Antonio Germán Betetak, eta bertan ezartzen da jarraipen-batzorde bat eratuko dela 6 kidek osatuta (erakunde bakoitzeko 3), eta bere ardura izango da lankidetza kudeatzea eta kontrolatzea eta bere jarraipena egitea.

Aurten, 2016an, Eusko Jaurlaritzak 1,38 milioi euro inbertituko ditu administrazio elektronikoa berritzeko arloan, eta diru horren % 53, 7,3 milioi euro, alegia, herritarrekin elkarreragiteko erremintak finantzatzeko izango da. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlobalFactory
    2016.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    Gobierno vasco y Administración General Estado compartirán herramientas para avanzar en administración electrónica https://t.co/gjNOhKAkKf

  • @gananzia
    2016.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    Los gobiernos vasco y español compartirán herramientas tecnológicas para avanzar en administración electrónica https://t.co/Acx9pXO46j

Komunikabideek behera kargatzeko