Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Beren testigantza ikasgeletara eraman duten biktimek jaso duten IV. Txema Finez saria banatzeko ekitaldian izan dira Josu Erkoreka, Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro

2016.eko urriak 25

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eskerrak eman dizkie biktimei beren kontakizunekin Euskadiko bakeari eta elkarbizitzari egin dioten ekarpenagatik, eta zoriondu egin ditu guztiak.  

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako Sailburu Josu Erkorekak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari Monika Hernandok eta Memoriaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendari Aintzane Ezenarrok, Txema Finez Justiziaren Sustapenerako Elkarteak antolatutako IV. Txema Finez Saria banatzeko ekitaldian parte hartu dute gaur arratsaldean.  

Elkarteak 2011tik Euskadiko ikastetxeetara beren testigantza eta bere esperientzia pertsonala azaltzera joaten diren biktimak saritu ditu aurten. Eusko Jaurlaritzaren programa honen izena “Adi-adian Hezkuntza-modulua. Giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak, biktimen testigantzak entzuteko esperientzien bidez” da, biktimekiko elkartasuna eta enpatia sustatzen ditu eta ekarpen baliotsua da Euskadiko elkarbizitzarako, bakerako, giza eskubideetarako eta justiziarako hezkuntzarentzat. 


ADI-ADIAN

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako Sailburu Josu Erkorekak zoriondu egin ditu biktimak sari honengatik, eta Euskadin bakeari eta elkarbizitzari egindako ekarpena eskertu die. Esan du euren testigantzaren balioa “ikaragarria" dela, Euskadiko gazteentzat gorrotoaren eta indarkeriaren aurkako ekarpen pedagogiko handia den neurrian.  

“Adi-adian" DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 16 urtetik 18 urtera bitarteko 8.100 ikaslerengana iritsi da jadanik. Azken urteotan 140 testingantza eman dituzte lehen pertsonan Euskadiko 66 ikastetxetan.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)