Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gestamp Technology Institute (GTI) trebakuntza-zentroaren 2016-2017 ikasturtea zabaldu du

2016.eko urriak 25

Urkulluk “Euskadin sektore nagusietakoa” eta “munduan erreferentzia” den automobilgintzak duen gaitasun traktorea eta enplegua sortzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu.

Iñigo Urkullu lehendakariak Amorebieta-Etxanoko Boroa enpresa-parkean kokatutako Gestamp Technology Institute (GTI) zentroaren 2016-2017 ikasturtea zabaldu du. Bertan izan dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. 2016ko hirugarren hiruhileko enplegu-datuak ezagutu ondoren, Lehendakariak gogoratu du industria dela gehien hazi den sektorea, eta langabezia % 12,6ra arte (1,3 puntu gutxiago) jaitsi dela.

Zehazki, automobilgintzaren arloan, gaur egun, Euskadin 4.000 lagun ari dira lanean, industriaren BPGd-aren % 22, Urkulluk gogoratu duen bezala. Halaber, Lehendakariak azpimarratu du, azken urte hauetan arlo honek izan duen bilakaeraren arrakasta eta bere gaitasun traktorea, “prestakuntzan, berrikuntzan eta internazionalizazioan” oinarritutako errezeta aplikatu izanaren ondorio direla.  Lehendakariak nabarmendu du automobilgintza “Euskadiko sektore nagusietakoa” eta “munduan erreferentzia” dela. Era berean, “euskal industria lehiakorragoa lortzeko eta kalitateko enplegua sortzeko” zentro honetan egindako inbertsioaren garrantzia azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak eta enpresak Gestamp Technology Institute (GTI) bikaintasunezko zentroaren ezarpena eta garapena errazteko lankidetza-protokolo bat sinatu. zuten joan den urtean Prestakuntza-zentroa talde industrial honetako egungo plantilla teknologia aurreratuetan prestatzeko da, baita, etorkizunean, talde honetan lanean hasiko diren langileak prestatzeko ere. Protokolo honen bidez, Gestamp enpresaren prestakuntza-beharrei erantzuten ari zaie; izan ere, euskal enpresa industrial honek  esparru globalean lerro berrien ekoizpen-zentro berriak irekitzeko eta instalatzen jarraitzeko asmoa du.  

Gestamp munduko liderra da automobilerako metalezko osagaiak eta multzoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen. 20 herrialdetan dago, 93 ekoizpen-instalazioren bidez, eta 32.000 pertsonako plantilla dauka. Berrikuntza Gestamp enpresan ezinbestekoa da; horregatik, munduan I+Gko 12 zentro ditu. Euskadin dago zentro horietako bat eta arlo horretako 1.000 pertsonari ematen die enplegua.

Talde honen aurreikuspena da Asian, AEBetan, Europan eta Latinoamerikan bere hedapen geografikoarekin jarraitzea. Hori dela eta, prestakuntzan ahalegin handia egin beharko dute bai egungo plantillako langileek bai, etorkizunean, Gestamp eko nazioarteko proiektu berrietan lanean hasiko diren langileek ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)