Berriak
qrcode

Gizonak, maskulinitateak eta botereari buruzko hausnarketa

2016-11-16

Emakunderen Gizonduz ekimenak bultzatuta eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2016ko Gunearen barruan, gaur goizean "Gizonak, maskulinitateak eta boterea eragiteko forma berriak" izeneko jardunaldia ospatu da. Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak jardunaldiaren irekieran adierazi duenez, "hausnarketa sakon eta orokor bat egin behar dugu herritarrei eta, bereziki, gazteei bidaltzen dizkiegun mezuen inguruan ikastetxeetatik, familietatik, hedabidetatik eta, jakina, administrazioetatik ere. Galdera hau egin behar diogu gure buruari: zein neurritan ari gara gure mezu eta jarrerekin emakumeen eta gizonen artean dagoen botere desoreka indartzen?". "Bizi garen gizarte honetan gizonok gizatalde gisa pribilegio batzuk ditugu", onartu du Erkorekak eta azpimarratu du Jaurlaritzak berdintasunarekin duen konpromisoa.

Bere aldetik, Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, gogoratu du gizonen inplikaziorik gabe ezin izango dugula berdinatsuan lortu eta, zentzu honetan, Emakundetik butzatutako Gizonduz ekimena azpimarratu du.

Ponentzia nagusiaren gidaria Gary Barker izan da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gizonen parte-hartzean eta emakumeen kontrako indarkeria ezabatzen mundu mailako aditua. Promundo-ko fundatzailea eta nazioarteko zuzendaria da, eta MenCare kanpainaren fundatzailea beste batzuekin batera (indarkeriarik gabeko berdintasunezko mundua sortzeko helburuz, gizonen parte-hartzea eragiteko mundu mailako programarena).

Jardunaldian euskal gizarteko hainbat arlotako jendea bildu da, batez ere gizonak, gizartea aldatu eta berdintasuna ekarriko duten estrategiak proposatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko. Horretarako, hiru lan talde antolatu dira (ekonomia, politika eta kultura) generoaren pribilegioak ezabatzeko politika publikoak ezartzerakoan zer helburu eta estrategia erabili behar diren aztertzeko, eremu guztietan.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)