Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Familiekin lan egiten duten ehun profesional baino gehiagok gurasotasunari buruzko online ikastaro batean hartuko dute parte

2016.eko urriak 24

Familiekin –batez ere gizarte-zerbitzuetan, hezkuntzan eta osasunean– lan egiten duten 157 profesionalek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako “0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei gurasotasun gakoak komunikatzeko ikastaroan” hartuko dute parte.

Aurreko hiru edizioetan bezala, aurten antolatutako ikastaroaren helburu nagusia da gurasotasunean oinarritutako hazkuntzako eta hezkuntzako jarraibideei buruzko informazio teorikoa eta praktikoa profesionalei ematea. Ikastaroak 90 ordu irauten ditu, gehienez hiru hilabetetan banatuta.

Ikastaro honetarako gaiak familiek gaur egun dituzten beharrak kontuan hartuz aukeratu dira. Behar horiek gaien problematikarekin baino gehiago, egoera bakoitza bideratzeko moduekin lotuak daude.  Horrela, familiei euren seme-alaben hazkuntzan laguntzeko balioko dizkioten edukiak eta tresnak aurkituko ditu profesionalak ikastaro honetan.

Azken batean, adingabeen garapen psikologiko osasuntsua susta ditzaketen irizpideak zein diren jakinez, profesionalak familiei oinarrizko irizpideak helarazteko gai sentiaraztea da ikastaroaren helburua.

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak finantzatzen du, eta materialak ETXADIk eta UPV/EHUren Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Sailak landu dituzte.

Aurreko hiru edizioetan 400 irakasle inguruk jaso dute prestakuntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)