Berriak Segurtasuna
Eu

50 plaka/oroigarri eman zaizkie hildako ertzainen familiei eta erretiroa hartu duten ertzainei

2016.eko urriak 22

Egintza Iurretako Ertzaintzaren zentralean egin da

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua buru zela egin da gaur, Iurretako Ertzaintzaren zentralean, hildako ertzainen familiei eta adinagatik edo gaixotasunagatik erretiroa hartu duten ertzainei plakak/oroigarriak emateko egintza.Sailburuarekin batera, bertan izan dira Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendaria, Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua, eta Segurtasun Saileko ordezkariak eta Ertzaintzako agintariak.

Segurtasun Sailak bigarren aldiz egin du egintza hau, 2015eko martxoaren 13an Segurtasuneko sailburuordeak plaka/oroigarri horiek ematea arautzeko ebazpena onartu zuenetik. Ertzaintzan egindako ahalegina, izandako arduraldia eta eskaintza aintzatesteko egintza da, baita euskal gizartearen alde egindako lana gogoratzeko egintza ere.

Iurretan egindako ekitaldian, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak, José María Iurrebaso Inteligentzia Kriminaleko Alorreko buruak eta Jon Zearsoro Inteligentzia Bulego Nagusiko buruak eman diete plaka/oroigarria erretiroa hartzeagatik, adinagatik, osasun-arrazoiengatik edo antzeko beste kausa batzuengatik zerbitzu aktiboa utzi duten 45 ertzainei. Omendutako ertzainekin batera izan dira Ertzaintzako lurraldeetako buruak eta unitateetako buruak. Omenduek Ertzaintzaren 80. urteurrenaren oroimeneko irudia ere jaso dute –aurten betetzen ditu Ertzaintzak 80 urteak–.

Ondoren, Estefanía Beltrán de Heredia segurtasuneko sailburuak, 2015ean hildako ertzainen bost familiei plaka/oroigarriak eman dizkie. Familia horiek agurtu dituzte, halaber, Josu Zubiaga segurtasuneko sailburuordeak, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak eta Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak.  

Zuen ekarpenak eragin du gaur daukagun Ertzaintza edukitzea.Polizia integrala, bere etorkizuna eraikitzen doan egitasmo sendoa, egunez egun eraldatzen doan gizartearen seguntasun premietara etengabe egokituz. Bizi dugun egoera ekonomikoaren eta politikoaren zailtasunak zailtasun, ertzain gazteen belaunaldi berriak inkorporatzen  ari dira, eta hala jarraituko du etorkizunean ere, urratsez urrats, promozio berritan”, adierazi du Segurtasun Saileko arduradunak.

Ertzaintzaren Musika Bandaren boskoteak girotu du ekitaldia, eta bertan omenduekin batera 300 pertsona inguru izan da –horien artean sindikatuetako ordezkariak eta Adepyr elkarteko ordezkariak–.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Superintendente Jorge Aldekoa, Jefe de la Ertzaintza