Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriarte:“Euskadi, nazioarteko erreferentzia lurralde-antolamenduaren eta jasangarritasunaren esparruan”

2016.eko urriak 22

 

  • Quiton egin den Habitat III Mundu Biltzarraren balantzea
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Planifikazioko sailburuordeak eta Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzak herrialdeen eta eskualdeen arteko topaketetan parte hartu dute
  • “Gure lurraldeen etorkizuneko diseinuarekiko eta ingurunearekiko interesa planeta osora hedatu da, ez bakarrik Europara”

 

VG 16 10 22

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Planifikazioko sailburuorde Izaskun Iriarteren ustez “Euskadi nazioarteko erreferentzia da lurralde-antolamenduaren eta jasangarritasunaren esparruan, gure lurraldeen etorkizuneko diseinuarekiko eta ingurunearekiko interesa planeta osora hedatu baita, ez bakarrik Europara”. 

Izaskun Iriartek, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin batera, Nazio Batuek Quiton (Ekuador) antolatutako Habitat III Nazioarteko Biltzarrean parte hartu dute. Eusko Jaurlaritza eta beste eskualde batzuetako gobernuak lurralde-antolamenduaren, jasangarritasunaren, klima-aldaketaren aurkako jardueraren, gobernantzaren eta ingurumenaren arloko beren kudeaketari loturiko hainbat alderdi azaltzeko gonbidatu dituzte. 

“Quiton aztertutakoaren lehenengo balantzean azpimarratu behar dira Hiri Agenda Berriaren aurkezpena eta hiriek eta herrialdeek adierazi dioten babesa ICLEIk, hiri eta eskualdeen elkarteak, sustatuta onartu zen eta Aalborgeko Gutunaren txanda hartu duen Euskal Adierazpenari, kontuan hartuta bertan hirien garapen jasangarria bermatzeko hainbat printzipio eta ekimen definitzen direla", azaldu du Izaskun Iriartek. 

“Euskadin esparru horretan ematen ari garen urratsak azaltzeko hainbat eztabaida, lantalde eta azalpen-ekitalditan parte hartzera gonbidatu gaituzte, baina, horrez gainera, garapen jasangarriari lotutako Europako, Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat egoeraren eta jardueraren berri ere izan dugu. Planeta osoa ari da jabetzen jarduteko printzipio bateratu batzuk behar direla behar bezala kontserbatu eta datozen belaunaldiei uzteko, kasu honetan hirien jasangarritasunaren eta habitataren esparruan, eta, horretarako, hirien premiak eta diseinua eta hiriak birgaitzeko jarduerak zehaztu behar direla” azpimarratu du Iriarte sailburuordeak. 

Izaskun Iriarteren arabera “Quiton berretsi dugu, besteak beste, Parisen klima-aldaketaren inguruan lortutako akordioaren modukoen garrantzia, edota Lurralde Antolamenduaren eta Jasangarritasunaren arloko jarduerena, Aalborgeko Gutunaren txanda hartu duen Euskal Adierazpena jadanik izenpetu duten ia mila udalerri eta eskualdeek proposatutakoena, esate baterako. Arazoetatik hurbilen gaudenok, hiriek eta tokiko eta eskualdeetako gobernuok, alegia, egiten dugun lana estatuek asumitu eta garatzea falta da orain. Planetaren etorkizuna hortxe dago”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús María Erquicia, Leyre Madariaga,