
Toña sailburuaren balorazioa jardueraren araberako biztanleriaren inkestari buruz
Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Ángel Toñak balantze bat egin du Eustatek jardueraren arabera egindako biztanleriaren inkestaren datuei buruz. Toñak nabarmendu du “datuen bilakaera positiboa, langabeziaren tasa % 12,6ra jaitsi delako (1,3 puntu gutxiago) eta biztanleria landuna, berriz, % 0,8 igo da 2016ko lehen hiruhilekoan.
Sailburuak nabarmendu du etxeen erdian baino gehiagotan pertsona aktibo guztiek -7.100 familia gehiago aurreko hiruhilekoan baino- lana izatea “gogobetetasun partzialeko” arrazoia da.Industriaren “bilakaera ona” ere adierazi nahi izan du. Izan ere, okupazio-tasa sektore horretan portzentajezko puntu erdi igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 66,2an kokatzen da.
(*) Hemen irakurri dezakezu Eustat-ek egindako oharra